MIKEL

KONTAKTUA
MIKEL GARAIZABAL PILDAIN
48230 Elorrio (Bizkaia)
Tfno: (0034) 946550346
E-posta:info@catarvino.com
Vcard-a Deskargatu
1996. urteaz geroztik, ardoaren munduan murgilduta dago; 1.500dik gora dastaketa saio, ikastaro eta txosten eman ditu, bai Estatuan bertan, bai atzerrian.
Ardoaren kulturaren dibulgazio lan horren barruan, lau liburu idatzi ditu, eta horietako bik, “Euskal Herriko Ardoak” “Bizkaiko Txakolina. Bidaia”, mundu mailako hainbat kategoriatako liburu onenen 2003 eta 2013ko Gourmand Saria irabazi zuten. Gastronomia liburuen Oscar saria deitzen zaion sari ospetsua.
Bainet ekoiztetxearen Yo Con Vino ardoari buruzko telesaioaren aurkezle eta koordinatzailea da.
Hainbat argitalpen eta komunikabideetako ohiko kolaboratzailea da: EITB taldea, Onda Vasca irratia, Txoko del Sibarita, Berria egunkaria, etab.
Gamarrako (Gasteiz) Ostalaritza Eskola-ko irakaslea da.
Hainbat upategitan eta beste zenbait taberna eta jatetxetan arlo teknikoen aholkulari dihardu.
Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultateko dastatzaileen paneleko eta “Bizkaiko Txakolina” Jatorri Deiturako dastaketa-batzordeko kidea da, eta ardoaren munduarekin zerikusia duten hainbat proiektutan laguntzen du: Bizkaiko Txakolinaren Museo berria (bertako Zuzendari Teknikoa da); eta kalimotxo profesionaleko lehenengo lehiaketaren zuzendari eta koordinatzailea izan da, eta dastaketa artistiko berritzaile batean ere parte hartzen du.