Hiztegi Enologikoa
Egileak:
Mikel Garaizabal
UZEI
aberats
Ardoaz mintzatuz, egitura konplexu eta harmonikoa
duena.
es rico
fr riche
adabegi
Zurtoinean edo adarrean hostoa jaiotzen den gunea.
es nudo
fr noeud
adar
Enborra adarkatzean eratzen den zatietako bakoitza,
loreak eta fruituak ematen dituena.
es rama
fr rameau
adar luze
Inausi ondoren lau begi baino gehiago uzten zaizkion
adarra.
es vara
fr baguette; long bois
adar motz
Inausi ondoren begi bat, bi edo hiru utzi zaizkion aihena.
es pulgar
fr courson
adierazkor
Ardoaz mintzatuz, nortasun handikoa, ezaugarriak
nabarmen eta erraz erakusten dituena.
es expresivo
fr expressif
agorriltze
1. Aihen berdea lignifikatu edo zurtzen den prozesua. 2.
Gehiegizko beroak landare eta mahatsean sortzen duen
efektua.
es agostamiento
fr aoûtement
ahaltsu
Ardoaz mintzatuz, alderdi eta ezaugarri guztietan osoa
eta betea.
es potente
fr puissant
aho
Dastamenean erabiltzen den gorputz-barrunbea; hedaduraz,
ardoak aho-sabaian, mihian eta ezpainetan sortzen
dituen sentsazioen multzoa, atze-usainaren bidez
hautemandakoak barne.
es boca
fr bouche
aho
Botilaren muturreko zatia, kortxoa sartzeko irekidura
duena.
es boca
fr bouche
aho-bukaera
Ardoak ahoan sortzen dituen azken sentsazioak.
es final de boca
fr fin de bouche
aho-igarotze
Ardoak, ahotik igarotzean, sortzen dituen sentsazioen
multzoa.
es paso de boca
ahul
Ardoaz mintzatuz, gorputz eta aroma-intentsitate urrikoa.
es débil; flojo
fr faible
aihen
Mahatsondoaren urtebeteko adarra.
es sarmiento
fr sarment
aihen berde
Zurtu edo lignifikatu gabeko aihen gaztea.
es pámpano
fr pampre
alai
Ardoaz mintzatuz, bizia, aroma garbi eta garraztasun
freskokoa.
es alegre
fr gai
alanbike
Beroaren eraginez, destilazioz pattarrak lortzeko aparatua.
es alambique
fr alambic
albumina
Arrautza-zuringoan dagoen proteina, ardoak klarifikatzeko
erabiltzen dena.
es albumina
fr albumine
aldaxka sustraidun
Sin. mahats-landare
Landatzeko prestatu den mahatsondo gaztea.
es barbado
fr provin
aldehidoak
Alkoholaren oxidazioz sortzen diren substantzia hegazkorrak,
ardoari aroma bereziak ematen dizkiotenak.
es aldehídos
fr aldéhydes
ale
Mahatsondoaren fruitua.
es grano; baya
fr grain; baie
alferrik galdu
Ik. galdu
alkalino
Ardoaz mintzatuz, gatz mineralak (sodio eta potasioa
bereziki) ugari dituena, azidotasun txikikoa.
es alcalino
fr alcalin
alkohol
Karbono, hidrogeno eta oxigenoz osatutako konposatu
organikoa, ardoaren osagai garrantzitsuena uraren
hurrena. Etanola da ardoan dagoen alkohol berezko eta
ugariena.
es alcohol
fr alcool
alkoholeztatze
Muztioari etil alkohola gehitzea, graduazioa handitu edo
hartzidura geldiarazteko.
es encabezado
fr mutage
alkoholiko
Ardoaz mintzatuz, gainerako ezaugarrietatik nabarmentzen
den gehiegizko graduazio deskonpentsatua duena.
es alcohólico
fr alcoolique
altzairu-koloreko
Ardo zuriaz mintzatuz, metalaren antzeko distira edo
kolore-tonu grisak dituena.
es acerado
aminoazidoak
Muztioan dauden substantziak, hartziduran zehar legamiak
elikatu eta alkoholak eratzen dituztenak.
es aminoácidos
fr amino-acides
amontillado
Andaluzian ekoizten den ardo oparoa, 16 eta 18º bitarteko
graduaziokoa, fino bat oxidazioz onduz lortzen
dena.
es amontillado
fr amontillado
anbar-koloreko
Ardoaz mintzatuz, materia koloratzailearen oxidazioarengatik
anbar erretxinaren kolorea duena, laranja-hori
edo urre-kolorearen antzekoa.
es ambarino
fr ambré
andana
Lerrokatutako barrikaz eratutako ilara.
es andana
fr rangée
anfora
Lur errez egindako ontzia, lepo luzekoa, antzina ardoa
garraiatzeko erabilia.
es ánfora
fr amphore
anhidrido sulfuroso
Sufretik eratorritako konposatu kimikoa, ardoaren antiseptiko
eta kontserbatzaile gisa erabiltzen dena.
Konposatu hau konbinatu gisa (beste konposatu
batzuetan) edo aske ager daiteke ardoan, eta bi horien
baturak anhidrido sulfuroso totala eratzen du.
es anhídrido sulfuroso
fr anhydride sulfureux
animalia
Larru, azal eta antzekoen usaina gogora ekartzen duen
aroma-saila.
es animal
fr animal
anpelografia
Mahatsondoak eta barietateak aztertu, deskribatu eta
sailkatzeaz arduratzen den zientzia.
es ampelografía
fr ampélographie
anpulu
Ik. negar
antoziano
Mahats beltzen azalean dauden konposatu fenolikoak,
ardoari kolorea ematen diotenak.
es antociano
fr anthocyane
apardun
Ardoaz mintzatuz, hartziduraren eraginez gas karboniko
ugari duena (gutxienez 3 bareko presioa 20 ºC-tan
neurtua).
es espumoso
fr mousseux
apardun gasdun
Ardoaz mintzatuz, gas karbonikoa artifizialki gehitu
zaion aparduna.
es espumoso gasificado
fr mousseux gazéifié
aparra kentze
Hartziduran zehar muztioaren gainaldean eratzen den
aparra ezabatzeko eragiketa.
es desespumado
fr écumage
ardandegi
Ardoa gorde edo saltzen diren denda edo biltegia.
es vinoteca
fr vinothèque
ardo
Mahatsaren edo muztioaren hartzidura alkoholiko partzial
edo erabatekotik lortzen den edaria.
es vino
fr vin
ardo findugabe
Inolako garbiketarik (adib., klarifikazio edo iragazketarik)
egin ez zaion ardo berria.
es vino en rama
fr vin brut
ardo txinpartadun
Ahoan, edo begiratze hutsarekin, gas karbonikoaren
presentzia arina antzeman daitekeen ardoa, freskura eta
bizitasun berezikoa (gasak 1 eta 2,5 bar bitarteko presioa
sortu behar du 20 ºC-tan).
es vino de aguja
fr vin pétillant
ardogintza
Mahatsen zuku edo muztiotik ardoa lortzeko egiten
diren eragiketa enologiko guztien multzoa.
es vinificación
fr vinification
ardoztatu
Erabili behar dugun ontziari ardo pixka bat gehitu,
ontzia garbitzeko edo ardo berrirako egokitzeko.
es envinar
fr aviner
arin
Ardoaz mintzatuz, gorputz eta egitura eskasekoa.
es ligero
fr léger
aroma
Adiera hertsian, ardoa ahoan dagoela sudur-atzeko
bidetik nahiz zuzenki hautematen den usaimen-sentsazioa;
adiera zabalean, ardoan hautemandako usain
atsegina.
es aroma
fr arôme
arre
Sin. uher
Ardoaz mintzatuz, gardentasunik gabea, materia koloidalak
esekiduran dituena.
es turbio; velado
fr flou
arrosario
Ardo apardunetan behealdetik azalerantz eratzen den
burbuila-katea.
es rosario
fr yeux de crapaud
arrunt
Ardoaz mintzatuz, nortasun eta dotorezia urrikoa.
es común; vulgar; ordinario
fr commun
astringentzia
Ardo tanikoegietan nabarmentzen den sentsazio lakarra;
dastamen-papilak uzkurtu egiten ditu, ezpainak tinkatu,
listu-jarioa eten eta sentsazio latza sortzen du
mingain eta aho-sabaian.
es astringencia
fr astringence
aterakin lehor
Ardoan dauden osagai solido disolbagarrien multzoa.
es extracto seco
fr extrait sec
atorra
Hodi bihurriz eratutako gailua, deposituaren kanpoaldean
ezartzen dena bertako edukia hoztu edo berotzeko.
es camisa
fr chemise
autolisi
Ardoak bere legamia propioak asimilatzea. Ligarekin
batera ondutako ardoetan gertatzen da, legamia-zeluletako
entzimek zelulak berak deuseztatzen dituztelako,
eta hildako zelulen paretek aroma berezia ematen diote ardoari.
es autolisis
fr autolyse
azal
Mahats-alearen kanpo-mintza, pigmentu, tanino eta
aromak dituena.
es hollejo
fr pellicule
azetaldehido
Usain bortitzeko substantzia, ontze-garaian edo hartziduran
zehar luzaro oxigenoarekin kontaktuan izan diren
ardoetan garatzen dena.
es acetaldehído
fr acétaldéhyde
azetona
Laka eta bernizetan disolbagarri moduan erabiltzen den
konposatu kimikoa, oso usain berezikoa. Bigarren mailako
alkoholak oxidatzean, antzeko usaina agertzen da
hainbat ardotan.
es acetona
fr acétone
azidoak
Ardoaren osagai diren substantziak, hari zapore garratza
ematen diotenak. Azido tartarikoa, malikoa eta zitrikoa
dira mahatsaren azido garrantzitsuenak, eta, muztioa
hartzitu ondoren, berriz, azido sukzinikoa, laktikoa
eta azetikoa agertzen dira.
es ácidos
fr acides
azidotasun
Ardo edo muztioan dauden azidoen multzoa.
Azidotasun finkoaren (azido tartarikoak, malikoak, zitrikoak,
laktikoak eta sukzinikoak eratutako multzoaren)
eta azidotasun hegazkorraren (serie azetikoko gantzazidoek
eratutako multzoaren) baturak azidotasun totala
ematen du.
es acidez
fr acidité
azidotze
Muztioaren edo hartzitzen ari den ardoaren azidotasuna
handitu eta zuzentzeko prozesua.
es acidificación
fr acidification
bainilla
Ardo batzuetan hautematen den aroma gozo eta espeziatua.
es vainilla
fr vanille
bakantze
Mahatsondoko kimu, hosto edo mordo batzuk kentzean
datzan teknika.
es aclareo
fr éclaircissage
baltsamiko
Aromaz mintzatuz, arbola batzuen erretxinaren usaina
edo belar aromatikoena gogora ekartzen duena.
es balsámico
fr balsamique
bare
Ardoaz mintzatuz, gas karbonikorik ageri ez duena.
es tranquilo
fr tranquille
barietate
Mahatsondo-klasea.
es variedad
fr cépage
barietate bakarreko
Ardoaz mintzatuz, mahats-barietate bakarrarekin (%
85eko proportzioan gutxienez) egiten dena.
es varietal
fr vin de cépag
barrika
Antzina ardoa garraiatzeko baliatzen zen eta gaur egun
zurean ontzeko erabiltzen den zurezko ontzia. Hainbat
zur-klase eta tamainatakoa izan daiteke, baina haritza
erabili ohi da gehienbat eta barrika-mota hedatuenak
(bordeletarrak) 225 litro ditu.
es barrica
fr barrique
barrikote
Zurezko ontzia, bordeletar motako barrika baino txikixeagoa.
es barril
fr baril
begi
Aihenean sortzen den landare-hasikin edo kimu txikia.
es yema
fr bourgeon
belar-usaineko
Ardoaz mintzatuz, belarraren usaina gogora ekartzen
duena.
es herbáceo
fr herbacé
belaunketa
Ik. probenatze
beltz
Ardoaz mintzatuz, mahats beltzen zukua azalekin batera
beratu eta hartzituz lortzen dena.
es tinto
fr rouge
belusatu
Ardoaz mintzatuz, testura atseginekoa, ahoan belusaren
antzeko sentsazio suabea sortzen duena.
es aterciopelado
fr velouté
bentonita
Muztioa eta ardo zuriak klarifikatzeko erabiltzen den
buztin-mota.
es bentonita
fr bentonite
beratze
Mahatsaren zati solidoak eta zukua elkarrekin batera
edukitzea, kolore edo aromak eraldatzeko elementuak
truka ditzaten.
es maceración
fr macération
beratze karboniko
Mahats-ale osoak ingurune anaerobio batean edukiz,
legamiaren eraginik gabeko hartzidura bideratzen duen
sistema.
es maceración carbónica
fr macération carbonique
beratze pelikular
Gehienbat ardo zuriak egiteko erabiltzen den beratzesistema,
muztioa azalekin batera denbora labur batez
edukitzean datzana (gehienetan tenperatura hotzetan
egiten da).
es maceración pelicular
fr macération pelliculaire
berdetasun
Ardo oso gazteak eskaintzen dituen landarezko aromaedo
zapore-ezaugarrien multzoa.
es verdor
fr verdeur
bero
Ardoaz mintzatuz, graduazioarengatik berotasun sentsazioa
sortzen duena.
es cálido
fr chaud
berrartzidura
Ardoaren bigarren hartzidura.
es refermentación
fr refermentation
besanga
Mahatsondo-enborraren adar nagusietako bakoitza.
es brazo
fr bras
besora
Mahastien gidamodua, zutoin bertikalen eta alanbreeuskarri
horizontalen bidez egiten dena.
es espaldera
fr espalier
bete
Ardoaz mintzatuz, zaporez zabala eta egitura egokikoa.
es lleno; pleno
fr plein
bigarren mailakoak
Aromez mintzatuz, hartzidura-prozesuan sortzen direnak.
es secundarios
fr secondaires
bigun
Ardoaz mintzatuz, azidotasun urrikoa eta nortasunik
gabekoa.
es blando
fr mou
bihotz
Destilazioan lortzen den erdiko partea, kalitate onenekoa.
es corazón
fr coeur
biltegi
Ik. depositu
biribil
Ardoaz mintzatuz, ezaugarrien oreka eta harmoniaren
gailurrean dagoena.
es redondo
fr rond
birlandaketa
Lehen beste batzuk zeuden leku edo lurretan mahatsondo
berriak landatzea.
es replantación
fr recépage
birlandatzeko eskubide
Mahatsondoak erauzi edo erauziko diren azaleraren
baliokidea den lur-eremu batean mahatsondoak landatzeko
eskubidea.
es derecho de replantación
fr droit de replantation
bizi
Ardoaz mintzatuz, eferbeszentzia txikia eta garraztasunpuntu
atsegina duelako.
es picante
fr piquant
bortitz
Ardoaz mintzatuz, alkohol-graduazio handia duelako
sentsazio bizia sortzen duena.
es fuerte
fr fort
botila
Ardoa gorde edo ontzeko beirazko ontzi aho-estua.
s botella
fr bouteille
botila-azpiko
Plater txiki baten moduko objektua, botila gainean jarri
eta zamaua babesteko funtzioa duena.
es posabotellas
fr dessous de bouteille
botilategi
Ardoa, ontzeko nahiz saltzeko, botilatan gordetzen den
lekua.
es botellero
fr casier à bouteilles
botilatze
Ardoa botilan sartzeko eragiketa.
es embotellado
fr embouteillage
botilatzeko makina
Botilak betetzeko erabiltzen den makina.
es llenadora; embotelladora
fr remplisseuse; embouteilleuse
Botrytis cinerea
Onddo mikroskopikoa, mahatsaren bizkarroia, mahatsa
usteltzen duena. Horrek, egoera berezien arabera,
ondorio kaltegarriak (usteldura grisa) edo positiboak
(usteldura noblea) ekar ditzake.
es Botrytis cinerea
fr Botrytis cinerea
bouquet
Ardoa ontzean eta zahartzean eratzen diren hirugarren
mailako aromen multzoa.
es buqué; bouquet
fr bouquet
brandy
Ardoa destilatuz lortutako pattarra.
es brandy
fr brandy
brut
Ardo apardunetan, litroko 15 g hondar-azukre baino
gutxiago duena.
es brut
fr brut
brut nature
Ardo apardunetan, litroko 3 g hondar-azukre baino
gutxiago duena.
es brut nature
fr brut nature
bukoi
Ardoa gorde edo hartzitzen den zurezko ontzi handia,
625 litro ingurukoa.
es bocoy
fr boucaut
burbuila
Ardoan disolbatuta dagoen gas karbonikoak sortzen
dituen gas-globuluetako bakoitza.
es burbuja
fr bulle
buru
Destilazioan lortzen den lehen partea.
es cabezas
fr tête
burutsu
Ardoaz mintzatuz, alkohol gehiegi duena, buruan ere
eragin azkarra izan dezakeena.
es cabezón
fr capiteux
cava
Metodo tradizionala erabiliz estatu espainiarrean ekoizten
diren ardo apardunak izendatzen dituen jatorri-deitura.
es cava
fr cava
chaptalizazio
Ardoak graduazio handiagoa izan dezan muztioari
ardoa gehitzeko teknika.
es chaptalización
fr chaptalisation
charmat
Ik. granvas
coupage
Upel berean mahats edo barietate desberdinetako ardoak
nahastean datzan teknika.
es cupaje; coupage
fr coupage
cream
Jerezko ardo-mota gozoa.
es cream
fr cream
cru
Frantzian, nortasun eta kalitate handiko mahasti edo
lurraldea, ardoari deitura berezia ematen diona.
es cru
fr cru
dastaketa
Zentzumenen bidez ardoaren ezaugarriak analizatzean datzan ekintza.
es cata; degustación
fr dégustation
dastaketa-fitxa
Dastatzaileak ardoari buruzko oharrak eta iritziak idazten dituen fitxa.
es ficha de cata
fr fiche de dégustation
dastakopa
1. Ardoak dastatzeko kopa berezia, oin luze eta aho
estukoa. 2. Jerez motako ardoak edateko kopa altu eta estua.
es catavinos
fr tâte-vin; tastevin
dastamen
Zaporeak hautemateko zentzumena, mihian datzana.
es gusto
fr goût
dastatzaile
Ardoaren dastaketa egiten duen pertsona.
es catador
fr dégustateur
dekantatze-ontzi
Ardoa dekantatzeko erabiltzen den pitxer edo ontzia.
es decantador
fr décanteur
dekantazio
Ardoa botilatik pitxer batera pasatzean datzan teknika,
ardoa haizatzeko eta denboraren poderioz prezipitatu
diren sedimentuetatik bereizteko.
es decantación
fr décantation
dentso
Ardoaz mintzatuz, gorputz handikoa, mamitsua.
es denso
fr dense
depositu
Sin. biltegi
Muztioa edo ardoa hainbat helburutarako gordetzeko
ontzia, material eta edukiera askotakoa izan daitekeena.
es depósito
fr réservoir
desazidotze
Muztioari edo ardoari azidotasuna kentzeko eragiketa.
es desacidificación
fr désacidification
desorekatu
Ardoaz mintzatuz, ezaugarrien arteko harmonia edo
orekarik ez duena, ezaugarri bat besteen artetik gailentzen
delako.
es desequilibrado
fr déséquilibré
destilazio
Beroaz substantzia alkoholdun baten zati hegazkorra
lurrundu ondoren, lurrun hori hoztuz likido bihurtzean
datzan prozesua.
es destilación
fr distillation
distiratsu
Ardoaz mintzatuz, garbi eta argitsua, distira berezikoa.
es brillante
fr brillant
dolare
Presio kontrolatuen bitartez mahatsetik muztioa ateratzeko
erabiltzen den makina; delako makina dagoen
tokia.
es prensa; lagar
fr pressoir
dotore
Ardoaz mintzatuz, barietate nobleekin egina, kolore,
zapore eta aroma harmonikoak eta gorputz eta egitura
orekatuak dituena.
es elegante
fr élégant
eboluzionatu
Ardoaz mintzatuz, denboraren poderioz edo kontserbazio-
faktoreengatik oxidazio-prozesua azkartu eta egituran
aldaketak izan dituena.
es evolucionado
fr évolué
eferbeszente
Ardoaz mintzatuz, gar karbonikoa askatzen duena.
es efervescente
fr effervescent
egin
Ardoaz mintzatuz, betetasunera iritsi dena, edateko
egoera egokira heldu dena.
es hecho
fr fait
egitura
Ardo baten osaera edo ezaugarri-konbinazioa; egitura
oneko ardoak ezaugarrien arteko oreka sendo eta dotorea
izango du.
es estructura
fr structure
egonkortze
Produktu jakin batzuk gehitzea edo bestelako eragiketa
batzuk egitea, ardoaren izaera fisikoan aldaketak gertatzea
eragozteko.
es estabilización
fr stabilisation
eguzkitan jartze
Ik. eguzkitze
eguzkitze
Sin. eguzkitan jartze
Bildutako mahatsa eguzkiaren eraginpean uztea, mahatsa
deshidratatzeko eta azukreak kontzentratzeko.
es asoleo
fr ensoleillement
EJPKA
Ik. eskualde jakin batean produzitutako kalitateko ardo
EJPKAA
Ik. eskualde jakin batean produzitutako kalitateko ardo
apardun
EJPKAT
Ik. eskualde jakin batean produzitutako kalitateko ardo
txinpartadun
EJPKLA
Ik. eskualde jakin batean produzitutako kalitateko likore-
ardo
enbor
Mahats-landarearen zurtoina, sustraiaren eta adar nagusien
artekoa.
es tronco
fr tronc
enofilo
Ardoaren kulturaren eta ezagutzaren zalea.
es enófilo
fr oenophile
enologia
Ardoaren elaborazioa, ontzea eta kontserbazioa aztertzen
dituen zientzia.
es enología
fr oenologie
enologo
Ardoaren elaborazioaz, analisiaz eta zaintzaz arduratzen
den pertsona, enologian aditua.
es enólogo
fr oenologue
enpireumatiko
Aromaz mintzatuz, txigortze edo kearen usaina gogora
ekartzen duena.
es empireumático
fr empyreumatique
entzima
Erreakzio kimikoetan katalizatzaile gisa lan egiten duen
proteina.
es enzima
fr enzyme
erabateko
Ardoaz mintzatuz, harmonia eta oreka betekoa.
es completo
fr complet
eragite
Ardo apardunen botilak zertxobait biratu edo mugitzea;
metodo tradizionalean egiten da, hondarrak pixkanaka
botilaren lepoan metatzeko.
es removido
fr remuage
eraso
Ardoa ahoratzean hautematen dugun lehen inpresioa.
es ataque
fr attaque
erauzketa
Sin. ipurditik ateratze
Mahasti-sail bateko mahatsondoak kendu eta ezabatzea.
es arranque
fr arrachage
eraztun
1. Botila-lepoaren kanpoaldean dagoen moldura zirkularra,
ahoa indartzen duena. 2. Metalezko edo plastikozko
uztaia, ardoa zerbitzatzean irristatzen diren tantak
jasotzeko botila-lepoan ezartzen dena.
es anillo
fr anneau; bague
erdigozo
Ardoaz mintzatuz, litroko 30 – 50 g hondar-azukre
duena (“erdilehorra” ere deitzen zaio, ardo apardunetan
batez ere).
es semidulce
fr douceâtre
erdilehor
Ardo apardunetan, litroko 35 – 50 g hondar-azukre
duena.
es semiseco
fr demi-sec
erraz
Ardoaz mintzatuz, edateko atsegina, baina egitura-konplexutasun
txikikoa.
es fácil
fr facile
erredukzio
Oxidazioaren alderantzizko prozesu kimikoa, ardoa oxigenoaren
presentziarik gabe zahartzen duena.
es reducción
fr réduction
errefraktometro
Muztioaren azukrea neurtzen duen aparatua, gero ardoak
nolako graduazioa izango duen jakinaraziko diguna.
es refractómetro
fr réfractomètre
errektifikazio
Substantzia naturalak gehituz ardoaren ezaugarriak
aldatzeko teknika.
es rectificación
fr rectification
erremontatze
Deposituaren behealdean hartzitzen ari den muztio edo
ardoa gorantz ponpatzea (txapela bustitzeko, depositua
homogeneizatzeko, etab.).
es remontado
fr remontage
erreserba
Landareak geldialdi begetatibotik irteteko erabiltzen
dituen osagaiak.
es reserva
fr réserve
erreserba
Hiru urtez sotoan, eta horietatik gutxienez 12 hilabetez
barrikan, ondu den ardo beltza, edo barrikan gutxienez
6 hilabetez eta botilan beste 18 hilabetez ondu den ardo
zuri edo gorria (nahiz eta JD bakoitzak bere mugak
ezar ditzakeen).
es reserva
fr réserve
erreserba handi
Barrikan gutxienez 2 urtez eta botilan gutxienez beste 3
urtez ondu den ardo beltza, edo barrikan gutxienez 6
hilabetez eta botilan 4 urte osatzerainoko gainerakoa
ondu den ardo zuria, edo 30 hilabete baino gehiagoko
ontze-prozesua izan duen cava (nahiz eta JD bakoitzak
bere mugak ezar ditzakeen).
es gran reserva
fr grande réserve
errima
Sin. lata
Ardo apardunak egiteko metodo tradizionalean, bigarren
hartzidura egiten den fasean botilak horizontalki
taldekatuta edukitzeko egitura.
es rima
fr latte
errubi
Harribitxi horren antzeko kolore gorrixka distiratsua.
es rubí
fr rubis
ertz
Ardoaren gainazalaren bazterretan, koparen ondoan,
eratzen den kolorezko zirkulua.
es ribete
fr liséré
eskualde jakin batean produzitutako kalitateko ardo
Sin. EJPKA
Kalitateko ardo-mota jakin batzuentzako arautegiak
(Europakoak zein estatuetakoak) betetzen dituen
ardoa.
es VCPRD; vino de calidad producido
en una región determinada
fr VQPRD; vin de qualité produit dans une
région déterminée
eskualde jakin batean produzitutako kalitateko ardo
apardun
Sin. EJPKAA
Kalitateko ardo-mota jakin batzuentzako arautegiak
(Europakoak zein estatuetakoak) betetzen dituen ardo
aparduna.
es VECPRD; vino espumoso de calidad producido
en una región determinada
fr VMQPRD; vin mousseux de qualité produit
dans une région déterminée
eskualde jakin batean produzitutako kalitateko ardo
txinpartadun
Sin. EJPKAT
Kalitateko ardo-mota jakin batzuentzako arautegiak
(Europakoak zein estatuetakoak) betetzen dituen ardo
txinpartaduna.
es VACPRD; vino de aguja de calidad
producido en una región determinada
fr VPQPRD; vin pétillant de qualité produit
dans une région déterminée
eskualde jakin batean produzitutako kalitateko
likore-ardo
Sin. EJPKLA
Kalitateko ardo-mota jakin batzuentzako arautegiak
(Europakoak zein estatuetakoak) betetzen dituen likore-
ardoa.
es VLCPRD; vino de licor de calidad producido
en una región determinada
fr VLQPRD; vin de liqueur de qualité
produit dans une région déterminée
esneki-usaineko
Ardoaz mintzatuz, esnekien usaina gogora ekartzen
duena.
es láctico
fr lactique
espedizio-likore
Ardo apardunei lepo egin ondoren gehitzen zaien azukre
eta alkoholezko nahastura.
es licor de expedición
fr liqueur d’expédition
espeziatu
Ardoaz mintzatuz, espezien usain gogora ekartzen
duena.
es especiado
fr épicé
estali
Ardoaz mintzatuz, kolorez trinkoa eta betea dena.
es cubierto
fr couvert
ester
Konposatu alkoholdun baten eta azido baten konbinazioz
eratzen den substantzia.
es éster
fr ester
estra brut
Ardo apardunetan, litroko 6 g hondar-azukre baino
gutxiago duena.
es extra brut
fr extra brut
estralehor
Ardo apardunetan, litroko 15 – 20 g hondar-azukre
duena.
es extraseco
fr extra-sec
etanol
Sin. etil alkohol
Konposatu usaingabe eta zaporegabea, alkoholdun
edari guztietan dagoen alkohol garrantzitsuena.
es etanol; alcohol etílico
fr éthanol; alcool éthylique
etekin
Mahasti-hektarea batek produzitzen duen mahats- edo
ardo-kantitatea.
es rendimiento
fr rendement
etiketa
Botilaren aurrealdean itsasten den berme-agiria, hainbat
identifikazio-datu eskaintzen dituena.
es etiqueta
fr étiquette
etiketa jartze
Ik. etiketatze
etiketa jartzeko makina
Botiletan etiketak jartzeko erabiltzen den makina.
es etiquetadora
fr étiqueteuse
etiketatze
Sin. etiketa jartze
Botilari etiketa ezartzeko eragiketa.
es etiquetado
fr étiquetage
etil alkohol
Ik. etanol
etil azetato
Etanola eta azido azetikoa nahastuz sortzen den esterra,
ozpinaren edo azazkal-lakaren antzeko usaina sor
dezakeena.
es acetato de etilo
fr acétate d’éthyle
ezatsegin
Ardoaz mintzatuz, inpresio txarra sortzen duena, ezaugarri
akastunen bat duelako.
es desagradable
fr désagréable
ezpurutasun
Ik. zakar
filoxera
Mahatsondoen sustraiei erasaten dien tamaina txikiko
intsektu hemipteroa, XIX. mendean Europako mahastiak
hondatu zituena.
es filoxera
fr phylloxéra
fino
Andaluziako ardo oparo finena, graduazio txikikoa
(15,5 – 17º) eta ontze biologikoa izan duena.
es fino
fr fino
fintasuna
Ardo fin, dotore eta leunaren nolakotasuna.
es finura
fr finesse
flabonak
Ardoaren kolorea ezartzen duten konposatu fenolikoak.
es flavonas
fr flavones
flauta
1. Ardo apardunak dastatzeko kopa luze eta meharra.
2. Lepo luze eta sorbalda meharreko botila.
es flauta
fr flûte
freskagarri
Ardoaz mintzatuz, bizia eta edateko erraza, garraztasunpuntu
freskoa duena.
es refrescante
fr rafraîchissant
freskatu
Ardo zaharrei ardo gazte pixka bat gehitu, bizitasuna
emateko.
es refrescar
fr rafraîchir
fresko
Ardoaz mintzatuz, garraztasun-puntu bat izanik edateko
atsegina dena, normalean gaztea.
es fresco
fr frais
fruta-usaineko
Ardoaz mintzatuz, frutaren usaina gogora ekartzen
duena.
es afrutado; frutal
fr fruité
gailur
Ardo batek, bere eboluzioan zehar, kontsumorako ezaugarri
onenak dituen denboraldia.
es apogeo
fr apogée
gainmentaketa
Ik. gaintxertaketa
gaintxertaketa
Sin. gainmentaketa
Lehendik txertatuta dagoen mahatsondo batean egiten
den txertaketa.
es sobreinjerto
fr surgreffage
galdu
Sin. alferrik galdu
Ardoaz mintzatuz, denboraren eraginez lehenagoko
ezaugarriak ez dituena.
es pasado
fr passé
gama
Ardoak dituen ezaugarrien ñabarduren multzoa.
es gama
fr gamme
gantzatsu
Ardoaz mintzatuz, betea eta koipetsua, egitura sendoko
eta zeta-antzeko gorputza duena.
es untuoso
fr onctueux
garden
Ardoaz mintzatuz, inolako zakarrik gabeko itxura argi
eta distiratsua duena edo aroma arrotzik gabeko usaina
duena.
es límpido; limpio
fr limpide
garratz
Ardoaz mintzatuz, azidotasun finko altua duena.
es acerbo
fr acerbe
garraztasun
Azido aske naturalen presentziarengatik zapore garratza
duten ardoen nolakotasuna.
es acidez
fr acidité
gartsu
Ardoaz mintzatuz, gehiegizko graduazioarengatik ahoan
bero- edo erre-sentsazioa sortzen duena.
es ardiente
fr ardent
gasdun
Ardoaz mintzatuz, gas karbonikoa artifizialki gehitu
zaiona.
es gasificado
fr gazéifié
gazi
Ardoaz mintzatuz, gatzaren zapore-ñabardurak dituena.
es salado
fr salé
gazte
Ardoaz mintzatuz, ondu gabekoa, ezaugarriez egoki
jabetzeko azkar kontsumitu behar dena.
es joven
fr jeune
gehiegi heltze
Mahatsa heltze-garai egokiaz haratago mahastian
uztea.
es sobremaduración
fr surmaturation
geldialdi begetatibo
Landarearen hostoak erortzetik kimu berriak sortu arte
dagoen denbora-bitartea.
es reposo vegetativo
fr repos végétatif
generiko
Ardoaz mintzatuz, eskualde jakin batekoa izanik ere cru
edo lursail konkretu batekoa ez dena.
es genérico
fr générique
gerezi
Fruitu horren antzeko kolore gorri iluna.
es cereza
fr cerise
geroko
Ik. zapore ondoko
geza
Sin. zaporegabe
Ardoaz mintzatuz, aroma eta zaporerik gabekoa.
es insípido; soso
fr insipide
girotu
Ardoaz mintzatuz, zerbitzatu eta edaten den lekuaren
antzeko tenperatura duena.
es atemperado
fr tempéré
glizeriko
Ardoaz mintzatuz, glizerina ugarikoa.
es glicérico
fr glycérique
glizerina
Hartziduran zehar sortzen den substantzia gozoa, ardoari
izaera leun eta zetatsua ematen diona.
es glicerina
fr glycérine
gogor
Ardoaz mintzatuz, karga taniko eta astringentzia handiegia
duena.
es duro
fr dur
gordin
Ardoaz mintzatuz, gazteegia, nortasun-ezaugarriak
oraindik ondo garatu ez dituena.
es crudo
fr cru
gorputz
Egitura, mami eta pisu handiko ardoek ahoan sortzen
duten sentsazioa.
es cuerpo
fr corps
gorputz handiko
Ardoaz mintzatuz, gorputz, egitura eta nortasun nabarmena
duena.
es corpulento
fr corsé
gorri
Ardoaz mintzatuz, mahats beltzen (edo beltz eta zurien
nahasketaren) muztioa azalekin batera ordu batzuk
beratzen utzi eta, gero, zati solidorik gabe hartzituz egiten
dena.
es rosado
fr rosé
gorrina
Ik. mildiu
goxo
Ardoaz mintzatuz, gozoa izatera iritsi gabe gozotasun-puntu
bat duena (5 eta 15 g bitarteko hondar-azukreak dituena).
es abocado
gozo
1. Ardoaz mintzatuz, azukre-zaporearen ezaugarriak
dituena. 2. Ardo apardunetan, litroko 50 g hondar-azukre
baino gehiago duena.
es dulce
fr doux
graduazio
Ardoaren alkohol-ehunekoa (12º = 100 litro ardok 12
litro alkohol).
es graduación
fr graduation
grand cru
Frantzian, kalitate bikaineko cru edo lursail berezia.
es grand cru
fr grand cru
granvas
Sin. charmat
Ardo apardunez mintzatuz, bigarren hartzidura depositu
handi eta hermetikotan egiten duena, eta ez botilatan,
metodo tradizionalean egiten den bezala.
es granvás
fr charmat
gurbil
Edukiera-neurria, 16 litroren baliokidea.
es cántara
fr broc
gustu
Ik. zapore
hainbat urtabetako nahasketa
Sin. HUN
Ardoa urtabe desberdinetako nahasketaz egina dela eta
urtabe-data izateko eskubiderik ez duela adierazten
duen deitura.
es CVC; conjunto de varias cosechas
harmoniko
Ardoaz mintzatuz, ezaugarriak ondo uztartuta dituena,
nortasun orekatu eta atseginekoa.
es armónico
fr harmonieux
hartzidura alkoholiko
Muztioaren azukrea alkohol (eta beste zenbait osagai)
bihurtzen duen prozesu biologiko eta kimikoa.
es fermentación alcohólica
fr fermentation alcoolique
hartzidura malolaktiko
Azido malikoa azido laktiko (eta beste zenbait osagai)
bihurtzen duen prozesu biologiko eta kimikoa.
es fermentación maloláctica
fr fermentation malolactique
hartzigarri
Materia organiko batekin kontaktuan dagoenean materia
hura hartzitzen duen mikroorganismoa.
es fermento
fr ferment
Hiztegia Euskal Herriko Ardoak
hautemate-atalase
Ik. pertzepzio-atalase
hektarea
10.000 metro karratu hartzen dituen azalera-unitatea.
es hectárea
fr hectare
heldu
Sin. umotu
Mahatsak sasoi-puntu gorena lortu.
es madurar
fr mûrir
hibrido
Mahatsondoaz mintzatuz, barietate desberdinak gurutzatuz
lortu dena.
es híbrido
fr hybride
hidrogeno sulfuro
Sufrearen erredukzioz sortzen den gasa, arrautza ustelen
antzeko usain desatsegina sortzen duena.
es ácido sulfhídrico; sulfuro de hidrógeno
fr hydrogène sulfureux
hilerri
Sotoan ardorik zaharrenak gordetzen diren lekua.
es cementerio
fr cimetière
hirugarren mailakoak
Aromez mintzatuz, ardoa barrika eta botiletan ontzean
sortzen direnak.
es terciarios
fr tertiaires
hits
Ardoaz mintzatuz, kolore oso ahulekoa.
es pálido
fr pâle
holanda
Ardoa destilatuz lortzen den pattar koloregabe eta aromatikoa.
es holanda
hondakin
Ik. hondar
hondalan
Mahats-landarea landatu baino lehen lurra iraultzea.
es desfonde
fr défonçage
hondamen
Ardoaren egituran aldaketa kaltegarri sakona gertatzea.
es quiebra
fr casse
hondar
Sin. hondakin
Hondar-garbitzearen edo hartziduraren ondoren sedimentu
gisa geratzen den materia solidoa.
es fango
fr bourbe
hondar-azukreak
Hartziduraren ondoren gelditzen diren azukreak, hots,
alkohol bihurtu ez direnak.
es azucares residuales; azúcares reductores
fr sucres résiduels
hondarra garbitze
Mahatsa prentsatu ondoren eta hartzidura hasi aurretik,
muztioari hondar edo gai solidoak kentzeko eragiketa.
Muztioa tenperatura hotzera jaisten da eta partikulak
prezipitazioz sedimentatu egiten dira.
es desfangado
fr débourbage
hondatu
Ardoaz mintzatuz, ezbehar, gaixotasun edo beste arrazoi
batengatik konposizioan aldaketa kaltegarria jasan duena.
es alterado
fr gâté; altéré
hostaketa
Ik. hostaldi
hostaldi
Sin. hostaketa
Mahatsondoaren hostoak hazten diren fase edo garaia.
es foliación
fr feuillaison
hosto
Landarearen adarretatik jaiotzen den organoa, fotosintesi
eta arnasketarako funtsezkoa.
es hoja
fr feuille
hostoak kentze
Sin. orriultze
Landareari hosto batzuk ezabatzea, eguzkiak zuzenean
jo dezan mahats-mordoetan.
es deshojado
fr effeuillage
HUN
Ik. hainbat urtabetako nahasketa
ikusmen
Objektuen itxura, kolorea eta argitasuna hautematen
dituen zentzumena, begietan datzana.
es vista
fr vue
ilara
Mahatsondoek mahastian eratutako lerroa.
es hilera
fr rang
ilun
Ardoaz mintzatuz, beltzera hurbiltzen den pigmentazio
sendoa duena.
es oscuro
fr foncé; sombre
inausketa
Sin. kimaketa
Aihen batzuk moztu eta kentzean datzan eragiketa, produkzioa
erregulatzeko edo landareari forma jakin bat
emateko egiten dena.
es poda
fr taille
indar
Landarearen ahalmen begetatiboa.
es vigor
fr vigueur
indartsu
Ardoaz mintzatuz, kemen eta egitura sendokoa.
es vigoroso
fr vigoureux
intsuldaketa
Ardoa depositu edo ontzi batetik bestera aldatzeko eragiketa.
es trasiego
fr soutirage
iodo
Aroma kimiko jakin batzuk gogora ekartzen dituen
usaina.
es yodo
fr iode
ipurditik ateratze
Ik. erauzketa
iragazketa
Ardoa iragazki porotsu batean zehar igaroz garbitzeko
eragiketa.
es filtración
fr filtration
iraunkor
Ardoaz mintzatuz, ahoan zapore eta aromazko indarra
luzaro iraunarazten duena.
es persistente
fr persistant
ireki
Ik. kortxoa atera
irisazio
Ardoen kolorean nabaritzen den distira pigmentatua.
es irisación
fr irisation
itxi
Ardoaz mintzatuz, garapen urria izan duelako usainezaugarri
ahulekoa dena; ireki eta oxigenatzea beharrezkoa
izaten da konplexutasun osoa erakuts dezan.
es cerrado
fr fermé
izerdi
Landarearen barnean nutrizio-substantziak garraiatu eta
banatzen dituen likidoa.
es savia
fr sève
izokin-koloreko
Ardo gorriaz mintzatuz, izokin-haragiaren antzeko kolorea
duena.
es asalmonado
fr saumoné
izotzontzi
Ur hotz eta izotzez beteta erabiltzen den ontzia, botilak
bertan sartu eta hozteko edo kontsumo tenperatura
egokian mantentzeko (ur beroarekin ere erabil daiteke,
botilak epeltzeko).
es cubitera
fr seau à champagne
jario
Prentsatu baino lehen, bildutako mahatsetik irteten den
zukua tantaz tanta erortzen uztea.
es escurrido
fr égouttage
jario-ardo
Sin. tanta-ardo
Presio mekanikorik gabe grabitatez jariatzen den lehen
muztioarekin egiten den ardoa.
es vino de lágrima; vino de gota
fr vin de goutte
jario-muztio
Sin. tanta-muztio
Presio mekanikorik gabe grabitatez lortzen den kalitate
handiko muztioa.
es mosto flor; mosto de lágrima
fr moût de goutte
Jatorri Deituren Institutu Nazional
Sin. JDIN
Jatorri-deituren arauak betetzen direla ziurtatzeaz arduratzen
den erakundea.
Hiztegia Euskal Herriko Ardoak
es INDO; Instituto Nacional de
Denominaciones de Origen
fr INAO; Institut National des Appellations
d’Origine
jatorri-deitura
Sin. JD
Ardoaren jatorria eta kalitatea kontrolatu eta arautzeko
sistema batek bermatzen duen eskualde mugatu bat
babesten duen izendapena.
es denominación de origen; DO
fr appellation d’origine – vin delimité de
qualité supérieure; VDQS
jatorri-deitura kalifikatu
Sin. jatorri-deitura kontrolatu; JDK
Kalifikazio edo kategoria bereziko jatorri-deitura.
es denominación de origen calificada; DOC
fr appellation d’origine contrôlée; AOC
jatorri-deitura kontrolatu
Ik. jatorri-deitura kalifikatu
JD
Ik. jatorri-deitura
JDIN
Ik. Jatorri Deituren Institutu Nazional
JDK
Ik. jatorri-deitura kalifikatu
jerezko bota
Ardoa ontzeko Jerezen erabiltzen den zurezko ontzia,
550 – 600 litro ingurukoa.
es bota de jerez
jipoitu
Ardoaz mintzatuz, gehiegizko garraio edo intsuldaketengatik
oso nekatua dagoena.
es machacado
fr mâché
kalapatxa
Bildutako mahatsa hartzen duen sotoko ontzi edo lekua
(mahatsa, gero, hemendik dolarera eramaten da).
es tolva
fr conquet
kapa
Ardoaren kolore-intentsitatea.
es capa
fr robe
kapsula
Botila-ahoa eta kortxoa babesten dituen estalkia, plastikozkoa
edo metalezkoa.
es cápsula
fr capsule
kapsula jartzeko makina
Botiletan kapsulak jartzeko erabiltzen den makina.
es cápsuladora
fr capsuleuse
karamelu
Azukre txigortua gogora ekartzen duen usain gozoa,
ardo gozo zaharretan hauteman daitekeena.
es caramelo
fr caramel
karga
Mahatsondoa inaustean uzten den begi-kopurua.
es carga
fr charge
kargatu
Ardoaz mintzatuz, alkohol edo azukre gehiegikoa, dentsoegia.
es cargado
fr chargé
kaseina
Esnean dagoen proteina, ardoak klarifikatzeko erabiltzen
dena.
es caseína
fr caséine
kaudalia
Ardoak sortutako sentsazioek, irentsi ondoren, ahoan
eta atze-usainean irauten duten denbora neurtzeko unitatea
(1 kaudalia = 1 segundo).
es caudalía
fr caudalie
kemen
Ardoaren egitura, oreka eta indarra.
es nervio
fr nervosité
ketu
Ardoaz mintzatuz, kearen edo egur errearen usaina
gogora ekartzen duena.
es ahumado
fr fumé
kimaketa
Ik. inausketa
kimu
Sin. puja
Landare-adaxka sortu berria.
es brote
fr pousse
kimu berrien kimaketa
Bigarren mailako kimu berriak, urtean bertan jaio direnak,
ezabatzeko eragiketa.
es desnietado
fr ébourgeonnage
kiribil
Mahasti-aihenen euskarri-lana betetzen duen harizpizko
organo birakaria.
es zarcillo
fr vrille
klarete
Ardoaz mintzatuz, mahats zuri eta beltzen nahasketa
hartzitu eta beratuz ekoiztutakoa.
es clarete
fr clairet; claret
klarifikazio
Kolaren moduko substantzia natural bat (bentonita,
albumina, arrautza-gorringoa, etab…) gehituz ardoa
garbitzeko eragiketa; substantzia hau esekiduran dauden
partikulei itsasten zaie eta prezipitazioz beherantz
bultzatzen ditu.
es clarificación
fr clarification
klase
Kalitate bereziko ezaugarriak eta bertuteak dituen ardo
noble baten nolakotasuna.
es clase
fr classe
koipetsu
Ardoaz mintzatuz, oliotsua eta gorputz handikoa.
es graso
fr gras
kolaztatze
Kola erabiliz muztioa klarifikatzeko prozesua.
es encolado
fr collage
kolore-aldaketa
Fruituak kolorea aldatu eta heltze-prozesua hasten
duen fase edo egoera.
es envero
fr véraison
konplexu
Ardoaz mintzatuz, aroma eta zaporeen gama zabala
eskaintzen duena.
es complejo
fr complexe
kontraetiketa
Botilaren atzealdean itsasten den dokumentua, etiketaren
osagarria.
es contraetiqueta
fr contre-étiquette
kontseilu arautzaile
Jatorri-deitura bateko ardoen jatorria eta kalitatea kontrolatzen
duen erakundea, upeltegietako, ardogileen eta
erakunde publikoetako ordezkariz osatua.
es consejo regulador
fr conseil de réglementation
kopa
Ardoa edateko beirazko ontzi oinduna.
es copa
fr coupe
kordoi bikoitz
Besora dagoen landaketa batean erabiltzen den gidamodua,
alde banatan beso bat duena (T letraren itxura
sortuz).
es doble cordón
fr cordon double
koroa
Ardo apardunen azalean, kopako paretaren ondoan,
eratzen den burbuilazko zirkulua.
es corona
fr couronne
kortxo
Artelatzaren azalez egindako tapoia, botilak ixtekoa.
es corcho
fr bouchon de liège
kortxo-ateratzeko
Kortxoa botilatik ateratzeko erabiltzen den tresna.
es sacacorchos
fr tire-bouchon
kortxo-usaineko
Ardoaz mintzatuz, kortxoaren usaina duena.
es acorchado; bouchonné
fr bouchonné
kortxoa atera
Sin. ireki
Ixteko erabiltzen den kortxozko tapoia botila bati
kendu.
es descorchar; abrir
fr déboucher; ouvrir
kortxoa jartze
Kortxoa ezarriz botila ixteko eragiketa.
es encorchado
fr bouchage au liège
kortxoa jartzeko makina
Botiletan kortxoa jartzeko erabiltzen den makina.
es encorchadora
fr boucheuse
kristalino
Ardoaz mintzatuz, gardena, distiratsua eta argitasun
handikoa.
es cristalino
fr cristallin
labur
Ardoaz mintzatuz, aromaren intentsitate eta iraupen
urria duena.
es corto
fr court
lakar
Ardoaz mintzatuz, astringentzia handiegikoa, latza.
es rasposo
fr râpeux
landaketa
Mahats-landareak (txertatuak nahiz txertatu gabeak)
lurrean behin betiko ezartzeko prozeduren multzoa.
es plantación
fr plantation
landare-usaineko
Ardoaz mintzatuz, landareen usaina gogora ekartzen
duena.
es vegetal
fr végétal
landatzeko eskubide
Eremu jakin batean mahatsondo berriak landatzeko
eskubidea.
es derecho de plantación
fr droit de plantation
lasto-koloreko
Ardoaz mintzatuz, lastoaren antzeko kolore horixka
duena.
es pajizo
fr paillé
lata
Ik. errima
latz
Ardoaz mintzatuz, tanino gehiegikoa, kalitate txarrekoa
eta astringentzia-sentsazio bortitza duena.
es áspero; rugoso
fr âpre
lau
Ardoaz mintzatuz, egitura, gorputz eta bizitasunik
gabea.
es plano
fr plat
legamia
Hartzidura alkoholikoa eragiten duen mikroorganismo
zelulabakarra.
es levadura
fr levure
lehen ardo
Hartzitu eta berehala botilatu eta saltzen den ardoa.
es vino de primicia
fr vin de primeur
lehen mailakoak
Aromez mintzatuz, mahats-barietateak berak sortzen
dituenak.
es primarios
fr primaires
lehor
1. Litroko 2 g hondar-azukre baino gutxiago duena. 2.
Ardo apardunetan, litroko 20 – 35 g hondar-azukre
duena.
es seco
fr sec
lepo
Botilaren goialdeko zati meharra.
es gollete; cuello
fr goulot
lepo egite
1. Metodo tradizionalez egindako ardo apardunetan,
kortxoa kendu eta gas karbonikoaren presioz botilalepoan
dauden sedimentuak kanporatzean datzan teknika.
2. Hotz eta beroaren arteko kontrastea erabiliz,
botila-lepoa moztea (kortxoa hondatuta izan ohi duten
ardo-mota batzuetan egin ohi da).
es degüelle
fr dégorgement
lepoko
Etiketaren osagarria, botilari etiketa eta kapsularen
artean ezartzen zaiona eta daturen bat (adib., urtabea)
har dezakeena.
es collarín
fr colerette
leun
Ardoaz mintzatuz, ukitu gantzatsu arin eta atsegina
duena.
es suave
fr souple; suave
liga
Hartziduraren ondoren ontzian jalkitzen diren gai edo
sedimentu solidoak, edo iragazketa edo zentrifugazioaren
ondoren geratzen direnak.
es lías; bajos; heces; depósito; poso;
sedimento
fr lie
likore
Pattar azukretu eta aromatizatua.
es licor
fr liqueur
likore-ardo
15 eta 22º bitarteko alkohol-graduazioa duen ardoa.
es vino de licor
fr vin de liqueur
likoretsu
Ardoaz mintzatuz, gozoa izanik alkohol-graduazio handia
duena.
es licoroso
fr liquoureux
lizun
Ardoaren ingurunean garatuz gero hari aroma eta zapore
ezatseginak emango dizkion onddo-multzoa.
es moho
fr moisi
lizundu
Ardoaz mintzatuz, hezetasun eta lizunaren eragina
duena usain nahiz zaporean.
es enmohecido
fr moisi
lodi
Ardoaz mintzatuz, gorputz eta trinkotasun handikoa.
es espeso; gordo
fr épais; gros
loraketa
Ik. lorald
loraldi
Sin. loraketa
Mahatsondoaren loreak irekitzen diren fase edo garaia.
es floración
fr floraison
lore
Mahats-landarearen infloreszentzia.
es flor
fr fleur
lore
Jerez motako ardoetan, ontzean zehar sortzen den
mikroorganismo-geruza.
es flor
fr fleu
lore-galtze
Landarearen hazkunde-garaian gertatutako ezbeharra,
fruitua ernaltzea eragozten duena.
es corrimiento
fr coulure
lore-usaineko
Ardoaz mintzatuz, loreen usaina gogora ekartzen
duena.
es floral
fr floral
luku
Ik. mordo
lur-eremu
Ardoari izaera edo ezaugarri bereziak ematen dizkion
lur edo mahasti-saila.
es pago
lur-usaineko
Ardoaz mintzatuz, lurraren usaina gogora ekartzen
duena.
es terroso
fr terreux
lurlantze
Mahatsondoa dagoen lurra harrotzea, aroltzeko eta
belar gaiztoak kentzeko.
es laboreo
fr labourage
lurraldeko ardo
Jatorri Deitura baino kategoria xumeagoko ardoa,
ezaugarri berezi batzuk dituen lurralde jakin batean
ekoizten dena.
es vino de la tierra
fr vin de pays
lursail
Ardoa sortzen den eta hari izaera berezia ematen dion
ingurune edo lur-eremua.
es terruño
fr terroir
luze
Ardoaz mintzatuz, irentsi ondoren ere ahoan sentsazioak
luzaro mantentzen dituena.
es largo
fr long
magnum
1,5 litroko edukiera duen botila.
es magnum
fr magnum
mahaiko ardo
Oinarrizko kategoria, lurraldeko ardoa baino xumeagoa,
duen ardoa.
es vino de mesa
fr vin de table
mahasti
Mahatsondoak landatuta dauden lur-eremua.
es viña
fr vignoble; vigne
Mahastiaren eta Ardoaren Nazioarteko Bulego
Sin. MANB
Mahastizaintza eta ardogintzako industrien interesak ziurtatu
eta bermatzea helburu duen nazioarteko erakundea.
es OIV; Oficina Internacional de la Viña
y el Vino
fr OIV; Office International de la Vigne et
du Vin
mahastizain
Mahastia landu eta zaintzeko ardura duen pertsona.
es viticultor
fr viticulteur; vigneron
mahastizaintza
Mahastia landu eta zaintzeko jarduera edo zientzia.
es viticultura
fr viticulture
mahats
Vitis vinifera landarearen fruitua.
es uva
fr raisin
mahats heldugabe
Sin. mahats heltzaka
Erabat heldu ez den mahats berdea, astringentzia eta
garraztasun handiko ardoa ematen duena.
es agraz
fr verjus
mahats heltzaka
Ik. mahats heldugabe
mahats-biltzaile
Mahatsa landaretik hartu eta biltzen duena.
es vendimiador
fr vendangeur
mahats-biltze
Mahatsa heltzen denean mordoak landaretik hartu eta
batzea.
es vendimia
fr vendange
mahats-landare
Ik. aldaxka sustraidun
mahats-orpo
Mahatsondoaren oina, aihenak ematen dituena; hedaduraz,
landarea bera.
es cepa
fr cep de vigne; pied de vigne
mahatsa jotze
Mahatsa hautsi edo txikitzea, zukua aska dezan (prentsatu
baino lehen egiten da).
es estrujado
fr foulage
mahatsondo
Landare bizikor eta igokaria, fruitu gisa mahatsa ematen
duena.
es vid
fr vigne
makilaz eragite
Barrikan makila bat sartu eta, birak emanez, ardoa irabiatzean
datzan eragiketa. Liga nahastu eta ardoarekin
kontaktuan jartzea da helburua, autolisi-aromak indartzeko.
es bastoneo
fr bâtonnage
mami
Ik. pulpa
mamitsu
Ardoaz mintzatuz, zabal eta aberatsa, ahoa betetzen
duena.
es carnoso
fr charnu
MANB
Ik. Mahastiaren eta Ardoaren Nazioarteko Bulego
manzanilla
Ontze biologikoko ardo oparoa, Sanlúcar de Barrameda
udalean baino egiten ez dena.
es manzanilla
fr manzanilla
mardul
Ardoaz mintzatuz, gorputz sendoa eta egitura ederra
dituena.
es robusto
fr robuste
margul
Ardoaz mintzatuz, berez dagokiona baino kolore-intentsitate
ahulagoa duena.
es abierto
fr épanoui
mehe
Ardoaz mintzatuz, gorputz eta egitura urrikoa.
es delgado
fr maigre; mince
mentagai
Ik. txertaka
mentaketa
Ik. txertaketa
mentu
Sin. mentu-zotz
Txertakan egindako ebakian sartzen den aldaska.
es púa
fr scion
mentu-zotz
Ik. mentu
metabisulfito
Muztioa eta ardoa sulfitatzeko erabiltzen den potasagatza.
es metabisulfito
fr métabisulfite
mezako ardo
Elizaren arau kanonikoen arabera egindako ardo gozo
naturala, liturgian erabiltzen dena.
es vino de misa
fr vin de messe
mikatz
Ik. mingots
mikaztasun
Ik. mingostasun
mildiu
Sin. gorrina
Mahatsondoaren organo berdeei erasaten dien onddo
bizkarroia, jatorri amerikarrekoa.
es mildiu
fr mildiou
min
Ardoaz mintzatuz, tanino eta azido ugarikoa, zapore eta usain latzekoa.
es agrio
fr aigre
mindu
Ardoaz mintzatuz, bakterio azetikoen eraginez ozpindu
dena.
es agriado; picado
fr aigri; piqué
mingostasun
Sin. mikaztasun
Tanino ugariko eta astringentzia handiko ardo beltz
batzuen zapore-ezaugarria, gehiegizkoa denean gaixotasun
ere kontsidera daitekeena.
es amargor
fr amertume
mingots
Sin. mikatz
Ardoez mintzatuz, tanino ugari eta astringentzia handia
izateagatik zapore-ezaugarri berezia duena.
es amargo
fr amer
mistela
Muztioari alkohola gehituz egiten den nahasketa.
es mistela
fr mistelle
mordo
Sin. luku
Pedunkulu nagusi batez eutsitako mahats-aleen multzoa.
es racimo
fr grappe
moskatel
Izen bereko mahats-barietatetik lortzen den ardo gozoa.
es moscatel
fr muscat
motel
Ardoaz mintzatuz, usain eta zapore gutxikoa, nortasun
urrikoa.
es apagado
fr fané
mutu
Ardoaz mintzatuz, aromarik ez duena.
es mudo
fr muet
muturreko
Alanbrezko armazoi edo egitura, ardo apardunetan
tapoia inguratuz botila-muturrean lotzen dena, tapoiak
gas karbonikoaren presioa jasan dezan.
es bozal; morrión
fr muselet
muturrekoa jartze
Ardo aparduna duen botila bati muturrekoa ezartzea.
es bozalado
fr museletage
muztio
Mahats freskotik ateratzen den zukua.
es mosto
fr moût
muztio egosi
Muztioa jarabearen testura hartu arte egosiz lortzen den
kontzentratua.
es arrope
fr moût cuit
negar
Landareak inausketan egindako zaurietatik izerdia jariatzen
duen fasea, kimuak sortu aurrekoa.
es lloro
fr pleurs
negar
Sin. anpulu
Glizerina eta alkoholean aberatsak diren ardoek koparen
paretan uzten duten itxura oliotsuko arrastoa.
es lágrima
fr larme
nekatu
Ardoaz mintzatuz, ardogintzako eragiketa gehiegi egin
zaizkiolako edo bidaia luzeegia egin duelako, egoera
onean ez dagoena.
es fatigado
fr fatigué
neutro
Ardoaz mintzatuz, aromarik gabekoa, nortasun urrikoa.
es neutro
fr neutre
noble
Ardoaz mintzatuz, kalitate eta ospe bereziko barietateez
eginikoa, klase handikoa.
es noble
fr noble
nortasun
Ardoa besterengandik berezia egiten duten ezaugarrien
multzoa.
es personalidad
fr personnalité
odoluste
Hartzitutako muztioa upeletik hustea, azaletatik bereizteko.
es sangrado
fr saignée
oidio
Sin. zurin
Mahatsondoaren organo berdeei erasaten dien onddo
bizkarroi batek eragindako gaixotasuna.
es oidio
fr oïdium
oldarkor
Ardoaz mintzatuz, gehiegizko garraztasuna eta astringentzia
taniko handia duen ardo gogor eta latza.
es agresivo
fr agressif
oliotsu
Ardoaz mintzatuz, hondatu delako olioaren antzeko testura
hartu duena.
es oleoso; aceitoso
fr huileux
oloroso
Lorerik garatzen ez duen Andaluziako ardo oparoa.
es oloroso
fr oloroso
ondu
Gutxieneko ontze-denbora jakin bat duen ardoa (oro
har, 2 urte natural, eta horietatik gutxienez 12 hilabete
barrikan, nahiz eta JD bakoitzak bere mugak ezar
ditzakeen).
es crianza
fr crianza
ontze
Ardoa era kontrolatuan (zurean nahiz botilan) zahartzeko
prozesua.
es crianza
fr élevage
opaku
Ardoaz mintzatuz, kolore-kontzentrazio edo arretasun
handia duelako, argia pasatzen uzten ez duena.
es opaco
fr opaque
oparo
Ardoaz mintzatuz, alkohol-graduazio handikoa; bereziki,
alkohola gehitu zaiona (adib., Jerez, Montilla-Moriles,
Oporto,…).
es generoso
fr généreux
orekatu
Ardoaz mintzatuz, aroma eta zaporeak ondo harmonizatuta
dituena, bata bestearen gainetik gailendu gabe.
es equilibrado
fr équilibré
oretsu
Ardoaz mintzatuz, dentsoa, gorputz handikoa eta gozoa,
ahoa betetzen duena.
es pastoso
fr pâteux
orriultze
Ik. hostoak kentze
otar
Mahats-bilketan fruitua garraiatzeko erabiltzen den ontzi
edo saski modukoa, 55 – 60 kg mahatseko edukiera
duena.
es espuerta
fr comporte
oxidazio
Ardoak oxigenoaren eraginez transformazio bat nozitzen
duen prozesua.
es oxidación
fr oxydation
ozpin
Ardoaren hartzidura azetikoaren ondorioa.
es vinagre
fr vinaigre
ozpin-kutsuko
Ardoaz mintzatuz, bakterio azetikoen eraginez ozpinaren
antzeko kutsua duena.
es acético
fr acétique
ozpindu
Ardoaz mintzatuz, bakterio azetikoen eraginez hondatua.
es avinagrado
fr vinaigré
palo cortado
Andaluziako ardo oparoa, olorosoaren kidekoa izanik
aromaz amontilladoa gogora ekartzen duena.
es palo cortado
fr palo cortado
parral
Mahastia, igokari gisa, goitik gidatzeko sistema (euskarri,
alanbre-egitura, etab. bati lotuta), gehienetan sabai
edo ganga modukoa eratuz.
es parra; emparrado
fr treille
pasa bihurtze
Mahatsa, moztu eta eguzkitan jarriz, deshidratatzeko
prozesua, azukre-kontzentrazioa handitzen duena.
es pasificación
fr passerillage
pasta bikoitzeko ardo
Mahatsaren materia solidoen proportzio bikoitzarekin
egiten den ardoa.
es vino de doble pasta
fr vin de double pâte
pats
Mahatsa prentsatu eta muztioa atera ondoren geratzen
den hondar-materia.
es orujo
fr marc
pattar
Produktu alkoholdun edo hartzitu bat destilatuz lortzen
den edari alkoholduna.
es aguardiente
fr eau-de-vie
pedunkulu
Aihenaren adarkadura, mahats-mordoaren euskarria
eratzen duena.
es pedúnculo
fr pédoncule
pertzepzio-atalase
Sin. hautemate-atalase
Pertsonak zentzumen-inpresioak hautemateko duen
gutxieneko edo gehieneko maila.
es umbral de percepción
fr seuil de perception
pigmentu
Ardoari kolorea ematen dion konposatua.
es pigmento
fr pigment
pipa
Hainbat neurri izan ditzakeen zurezko ontzi berezia.
es pipa
fr pipe
pipita
Mahats-aleko hazia.
es pepita
fr pépin
polifenolak
Ardoen egituran garrantzizkoak diren fenol funtzioko
konposatuen (tanino, antoziano, hainbat substantzia
koloratzaile, etab.en) multzoa.
es polifenoles
fr polyphénols
ponpa
Ardoa depositu batetik bestera garraiatzeko edo hartziduran
erremontatzeko erabiltzen den makina.
es bomba
fr pompe
potasio bitartrato
Mahatsaren osagai naturaletako bat den gatza, denbora
pasatu ahala kristal txikien forman itsasten dena barrika
edo botiletako paretetan.
es bitartrato potásico
fr bitartrate de potassium
prentsaketa
Muztioa ateratzeko mahatsa prentsaz zanpatzean datzan
eragiketa.
es prensado
fr pressurage
prezipitazio
Partikula disolbaezinak botila, upel edo ontziaren hondora
erortzen diren prozesua.
es precipitación
fr précipitation
probenatze
Sin. belaunketa
Landareak ugaltzeko teknika: jatorrizko landare amaren
aihenetan edo adarretan sustraiak sorrarazten dira,
haiek landaretik moztu aurretik.
es acodo
fr provinage
pruina
Mahats-aleak estaltzen dituen argizari antzeko geruza
fina.
es pruína
fr pruine
puja
Ik. kimu
pulpa
Sin. mami
Mahats-alearen barneko osagai zukutsua.
es pulpa
fr pulpe
puntak mozte
Ahienen punta ezabatzea, hazkundea moteltzeko eta
gehiegizko garapena mugatzeko.
es despunte
fr rognage
Saccharomyces
Ardoak egiteko legamia-espezie interesgarrienak hartzen
dituen generoa.
es Saccharomyces
fr Saccharomyces
sano
Ardoaz mintzatuz, hondatze-ezaugarri edo akatsik
gabea.
es sano
fr sain
sarkor
Ardoaz mintzatuz, aroma-intentsitate handikoa, bizia.
es penetrante
fr pénétrant
sendo
Ardoaz mintzatuz, kolore, aroma edo zaporeko ezaugarri
bat nabarmentzen duena.
es intenso
fr intense
solera-sistema
Jerezko ardoa ontzeko sistema klasikoa.
es sistema de soleras
solido
Ardoaz mintzatuz, sendoa, egitura onekoa.
es sólido
fr solide
sommelier
Jatetxeetan, ardoa erosteaz, sotoan behar bezala kontserbatzeaz,
jangelan zerbitzatzeaz eta bezeroari ardoari
buruzko argibideak eta aholkuak emateaz arduratzen
den pertsona.
es sumiller
fr sommelier
sotil
Ardoaz mintzatuz, fina eta dotorea.
es sutil
fr subtil
soto
Ardoa barrika edo botiletan ontzen edukitzen den lekua,
bereziki lur azpikoa.
es cava; bodega
fr cave
sudur
Usaimenaren organoa; hedaduraz, ardo batek sortzen
dituen usain eta ezaugarri aromatikoen multzoa.
es nariz
fr nez
sudur-atzeko
Aromak aho-barrunbetik errinofaringearen bitartez
sudurrera igarotzeko erabiltzen duen bidea.
es retronasal
fr rétronasal
sueltoko ardo
Botilatu gabe garraiatu eta saltzen den ardoa.
es vino a granel
fr vin en vrac
sufreztatze
Mahastiei edo barrikei sufrezko tratamendua ematea,
desinfekzio edo antiseptiko gisa.
es azufrado
fr soufrage
sulfitatze
Muztio edo ardoari anhidrido sulfurosoa gehitzea.
es sulfitado
fr sulfitage
talastatze
Muztioaren azalean dauden materia solidoak (txapela)
nahastu eta muztiotan sartzean datzan eragiketa, hartziduran
zehar egiten den beratzea indartzeko.
es bazuqueo
fr pigeage
taniko
Ardoaz mintzatuz, tanino-kantitate handikoa.
es tánico
fr tannique
tanino
Ardoaren egitura, zapore eta aromaren osagai garrantzitsuak
diren konposatu organikoak.
es tanino
fr tanin
tanta-ardo
Ik. jario-ardo
tanta-muztio
Ik. jario-muztio
tapoi
Botilak eta bestelako ontziak ixteko pieza (kortxozkoa,
kristalezkoa, zurezkoa, etab.).
es tapón
fr bonde; bouchon
tapoia jartze
Botila tapoia jarriz ixteko eragiketa.
es taponado
fr bouchage
tipiko
Ardoaz mintzatuz, ekoizten den lekuko ardoaren ohiko
ezaugarriak dituena.
es típico
fr typique
tiraje-likore
Ardo apardunei, bigarren hartzidura izan dezaten, gehitzen
zaien legamia eta azukrezko nahastura.
es licor de tirage
fr liqueur de tirage
toffe
Kafesne-gozokien antzeko usain gozo berezia.
es toffe
fr caramel mou au lait
tolesgabe
Ardoaz mintzatuz, ezaugarri egoki eta ageri-agerikoak
dituena.
es franco
fr franc
torrefaktu
Txigortzearen usaina gogora ekartzen duen aroma
noblea.
es torrefacto
fr torréfié
txakolin
Legalki, Arabako Txakolina, Bizkaiko Txakolina eta
Getariko Txakolina jatorri-deituretan egiten den ardoa;
adiera zabalgoan, Euskal Herriko klima atlantikoko
lurretan egiten den ardo-klasea, garraztasun freskokoa.
es chacolí
fr chacoli
txapel
Ardo beltzen elaborazioan, hartzidura alkoholikoan
deposituaren goialdean eratzen den zati solidoen (azalak,
pipitak, etab.) geruza.
es sombrero
fr chapeau
txertaka
Sin. mentagai
Mentu-zotza ezartzen zaion mahatsondo-oina.
es portainjerto
fr porte-greffe
txertaketa
Sin. mentaketa
Mentu-zotz bat landare-oin batekin elkartzeko ekintza,
landare berri bat eratzeko asmoz.
es injerto
fr greffage
txinparta
Gas karboniko naturalaren presentzia arina, ardo gazte
batzuetan agertzen dena.
es aguja
txoko
Sotoko horman egindako zuloa, botilatutako ardoak
kontserbatu edo zahartzeko egina.
es nicho
fr niche
txorten
Mahats-mordoaren zurezko zatia, aleen euskarria eratzen
duena.
es raspón; escobajo
fr rafle
txortena kentzeko makina
Mahats-mordoetako txortenak aleetatik bereizteko era-
Hiztegia Euskal Herriko Ardoak
biltzen den makina.
es despalilladora
fr égrappoir
txortenak kentze
Mahats-mordoaren txortena, zurezko zatia, ezabatzea
edo bereiztea.
es despalillado
fr égrappage; éraflage
udaberriko kimaketa
Loraketaren aurretik egiten den kimaketa, fruituaren
kontzentrazio eta kalitate handiagoa lortzeko.
es espergura; poda en verde
fr émondage
uher
Ik. arre
ukimen
Objektuen ukipena, presioa, laztasuna, tenperatura eta
beste ezaugarri fisiko batzuk hautematen dituen zentzumena,
gorputzaren azalean datzana.
es tacto
fr toucher
ukitu
Ardoak ahotik igarotzean sortzen dituen ukimen-sentsazioen
multzoa.
es tacto
fr tact; sensation tactile
umotu
Ik. heldu
upategi
Ik. upeltegi
upel
Muztioa hartzitu eta ardoa gordetzeko edukiera handiko
ontzia, bereziki zurezkoa.
es cuba
fr cuve
upel-ohol
Upelaren egitura eratzen duen ohola.
es duela
fr douelle; douve
upel-oin
Hartzidura hasia duen muztioa, muztio berriari gehitzen
zaiona hartzidura abiarazteko.
es pie de cuba
fr pied de cuve
upela huste
Muztioa hartzitu den upeleko edukia beste ontzi batera
intsuldatzea, ardoa eta partikula solidoak bereizteko.
es descube
fr écoulage
upeleratze
Muztioa patsarekin batera gordetzea upel edo bestelako
depositu batean, hartzitu eta beratzeko.
es encubado
fr encuvage
upelgile
Upelak eta antzeko ontziak egiten dituen pertsona.
es tonelero
fr tonnelier
upelgindegi
Ardoa gorde eta garraiatzeko erabiltzen diren zurezko
ontziak egiten diren lekua.
es tonelería
fr tonnellerie
upeltegi
Sin. upategi
Ardoa lantzen den eta ardogintzako gainerako lanak
egiten diren lekua, horretarako hainbat instalazio (sotoak,
laborategiak, bulegoak, etab.) dituena.
es bodega
fr cave
upeltegi-jabe
Upeltegi-enpresaren jabea.
es bodeguero
fr propriétaire de cave
upeltegiko maisu
Upeltegiko lanak zuzentzeko ardura duen pertsona.
es bodeguero; maestro bodeguero
fr maître de chai; caviste
urre zahar
Ardo batzuetan agertzen den urre-kolore iluna, marroitik
hurbil dagoena.
es oro viejo
fr vieil or
urre-koloreko
Ardo zuriez mintzatuz, denboraren poderioz urrearen
antzeko kolorea hartu duena.
es dorado
fr doré
urtabe
Sin. uzta
Mahats-bilketa egin den urtea.
es añada; cosecha
fr millésime
urtsu
Ardoaz mintzatuz, gorputz eta egitura eskasa duena,
euri ugariko urtea izan delako edo ardoari ura gehitu
zaiolako.
es acuoso
fr aqueux
usaimen
Usainak hautematen dituen zentzumena.
es olfato
fr odorat
usain
Usaimenak ardoan hautematen duen inpresio edo sentsazioa.
es olor
fr odeur
usteldura azido
Mahats-mordoari erasaten dioten bakterio eta legamia
batzuk, bereziki garai euritsu eta hezeetan, eragiten
duten gaixotasuna.
es podredumbre ácida
fr pourriture acide
usteldura noble
Botrytis cinerea onddoak mahatsondoan sortzen duen gaixotasuna;
fruituaren azukre-kontzentrazioa igo eta ardo
likoretsu estimatuak egiteko mahats berezia sortzen du.
es podredumbre noble
fr pourriture noble
uxuala
Patsa destilatuz lortzen den pattarra.
es orujo; aguardiente de orujo
fr eau-de-vie de marc; marc
uzta
Ik. urtabe
uztai
Barrikak kanpotik indartzen dituen metalezko eraztuna.
es cerco
fr cercle
uztartze
Ardoa eta beste elikagai baten ezaugarri organoleptikoen
konbinazio edo batura.
es maridaje
fr mariage
Vitis vinifera
Ardoa egiteko mahatsa ematen duen espeziea.
es Vitis vinifera
fr Vitis vinifera
zabal
Ardoaz mintzatuz, ahoan osoa eta betea ageri dena,
ñabarduretan aberatsa.
es amplio
fr ample
zaharkitu
Ardoaz mintzatuz, denboraren poderioz ezaugarriak
galdu dituena.
es decrépito
fr décrépit
zaharmindu
Ardoaz mintzatuz, denbora eta oxigenoaren eraginez
hondatua.
es rancio
fr rance
zahartze
Ardoak denboran zehar duen eboluzioa, ezaugarri-egituran
aldaketak sortzen dituena.
es envejecimiento
fr vieillissement
zakar
Ardoaz mintzatuz, fintasun eta dotoreziarik gabekoa.
es basto
fr bourru
zakar
Sin. ezpurutasun
Edozein arrazoirengatik ardoan ager daitekeen materia
solidoa.
es impureza
fr impureté
zapaltze
Mahatsa oinez zanpatu edo prentsatzea.
es pisa
fr foulage aux pieds
zapore
Sin. gustu
Ardoak ahoan sortzen dituen dastamen-ñabardura eta
sentsazioen multzoa.
es sabor; gusto
fr saveur; goût
zapore ondoko
Sin. geroko
Ardoak, ahotik bota edo irentsi ondoren, ahoan uzten
dituen sentsazioen multzoa.
es postgusto; retrogusto
fr arrière-goût
zaporegabe
Ik. geza
zaporetsu
Ardoaz mintzatuz, zapore-ñabarduretan aberatsa, konplexua
eta atsegina.
es sabroso
fr savoureux
zedro
Zur nobleen usaina gogora ekartzen duen aroma-saila.
es cedro
fr cèdre
zentrifugazio
Indar zentrifugoaren bidez gai solidoak eta likidoak
bereizten dituen klarifikazio-sistema.
es centrifugación
fr centrifugation
zerbitzatu
Ardoa kopa edo basora bota.
es escanciar
fr verser à boire
zeta-antzeko
Ardoaz mintzatuz, zetaren antzeko leuntasuna gogora
ekartzen duena.
es sedoso
fr soyeux
zintzo
Ardaoz mintzatuz, ezaugarri nabarmenik izan gabe ere
akatsik ez duena.
es honesto
fr honnête
zorrotz
Ardoaz mintzatuz, aroma oso sendoa eta zapore oso
sarkorra dituena.
es punzante
fr mordant
zuntza galtze
Landareko begiek zur-zuntzezko geruzaz gabetzen diren
fasea.
es desborre
fr débourrement
zur-kutsuko
Ardoaz mintzatuz, zuraren zapore eta usain gehiegizkoa
duena.
es maderizado
fr madérisé
zuri
Ardoaz mintzatuz, hori oso hitsaren eta urre-kolore ilunaren
arteko kolorea duena. Mahats zuria nahiz beltza
erabili ohi da, baina, beltza erabiltzen bada, ez da azalik
nahasten muztioarekin hartziduran zehar.
es blanco
fr blanc
zurin
Ik. oidio
zurkaitz
Mahatsondoari eusteko erabiltzen den makila edo hesola.
es tutor
fr tuteur
zuzenketa
Muztioaren kalitatea hobetzeko hartzidura gertatu
aurretik egiten zaizkion eragiketen multzoa.
es corrección
fr correction