Dastaketa saioak eta aurkezpenak


Hainbat formatutako dastaketa saioak, ikastaroak, hitzaldi magistralak, mintegiak ematen ditugu, eta beti bezeroaren nahietara egokitzen gara.

Ardoen aurkezpena egiten dugu, upategien edo mahasti-eremuen sustapenak, enpresen bezero edo langileentzako ardo dastaketa saioak ematen ditugu pizgarri gisa.

Jarduera horiek sailen arteko komunikazioa hobetzen dute, eta laneko giroa eta talde izateko sentipena sustatzen dute.

Gaur egun ardoaren gaia puri-purian dagoela kontuan hartuta, hainbat formula eskaintzen ditugu horren berri jasotzeko, baina beti modu atsegin, pedagogiko eta dibertigarrian.


Kultur etxeetan, lagun taldeentzat, ikastegietan, elkarte gastronomikoetan, eta abarren ematen ditugu.

Ikus-entzunezko material asko erabiltzen dugu, eta horrek atsegin bihurtzen ditu saioak eta parte hartzera bultzen du.

Eskarmentu handia dugu, 1.500 dastaketa saio baino gehiago eman ditugu, eta 32.000tik gora lagunek parte hartu dute saio horietan, horixe da gure lan metodoaren bermea.


Egindako dastaketa saioak

Info Gehiago

Trebakuntza eta aholkularitza

Info Gehiago

Komunikazio estrategiak

Info Gehiago

Dastaketa artistikoa

Info Gehiago

Back To Top