 |
| Atal
honetan ardoarekin zerikusia duten hainbat gomendio eskainiko
ditugu oso era didaktikoan. Hilabete hasieran hainbat aholku
emango dizkizuegu: |
. |
| Azaroa-Abendua:
ARDO APARDUNA EGOKI NOLA ZABALDU |
| Azken egunotan, kontsumora
bultzatuz, Gabonak hurbiltzen ari direla gogorarazi didate publizitate-kanpainek.
Ospakizun horietan, ardo apardunen kontsumoa dituen burbuilen antzera
igotzen da. Nire iritziz, ardo apardunak ez dira soilik Gabonetan
edo antzeko ospakizunetan edateko, baina irakurleren batek etxekoen
eta lagunen aurrean ondo geratu nahi badu, ardo apardunen botilak
egoki nola zabaltzen diren azalduko dizuet. |
|
|
|
|
Lehenik eta behin kapsula kendu, eta ondoren, muturrekoa
askatu behar da (ikus orrialde nagusiko hiztegia). Kortxoak irten
eta likidoa isurtzea eragozteko, erpurua kortxoaren gainean ipiniko
dugu.
|
| |
|
|
|
|
|
Ezkerreko eskuarekin tapoiari eutsiko diogu, eta
eskuinarekin botila biratuko dugu. Ez da kortxoa birarazi behar,
botila baizik. Botila biratzean kortxoari eusten diogula, presioa
kontrola dezakegu, eta horrela, bat-batean irekitzea, kortxoa apurtzea
eta zarata saihestuko ditugu. |
| |
|
|
| |
|
Esango dut bidenabar EDOZEIN BOTILA ZABALTZEAN
ZARATA SAIHESTU BEHAR DUGULA. |
| |
|
|
 |
|
| Zerbitzuko kopa flauta erakoa izango
da. Zerbitzatzeko, botila esku batekin hartuko dugu erpurua
botilaren hondoan dagoen hutsunean sartuz, eta gainerako atzamarrak
azpil gisa erabiliko ditugu botilari eusteko. Likidoa kopan
isurtzeko, botila makurtuko dugu. |
| |
|
| |
|
|
 |
|
Ardoa zerbitzatutakoan, botila izotz-ontzian edukiko
dugu izotz eta ur askorekin, 6-8 gradutan egon dadin. |
| |
|
|
 |
|
Amaitzeko, logikarako deia egin nahi dut eta gogorarazi
nahi dizuet ireki ondoren ardo apardunaren botilaren ahoan koilaratxoa
jartzeak ez duela inongo zentzurik.
On dagizuela janak eta kalterik ez edanak. |
|