Dekantatzea botila bat ardo dekantagailura
edo pitxarrera intsuldatzea da.
Ardoa dekantatzeko bi arrazoi daude:
|
|
|
| |
|
|
|
|
1.- Denborak
botilan sortu duen liga bereiztea.
2.- Ardoa oxigenatzea, zabaltzea; horrela, ardoak dituen aromak
haizatzen dira.
|
| |
|
|
|
|
Botila arretaz
erabiliko dugu, liga (baldin badago) hondoan gera dadin. Horretarako
zumezko edo metalezko otzaratxoak erabil daitezke.
Dekantatu aurretik komeni da dekantagailua ardoztatzea,
hau da, ardo apur bat bertan isuri eta ondo eragitea, dekantagailua
garbitzeko.
|
| |
|
|
 |
|
Ardoa haizatzeko
dekantatu nahi badugu, bi modutan egin daiteke:
1.- Ohiko dekantazioa: ardoa kontu handiz intsuldatu
behar da dekantagailuaren paretan behera. |
| |
|
|
|
|
2.- Jotzearen bidez. Aroma-konplexutasunagatik haizatze handiagoa
behar duten ardoekin egiten da.
|
| |
|
|
|
|
Dekantazioaren xedea liga bereiztea bada, kandela
bat erabiliko dugu. Kandela botila-lepoan ipiniko dugu, eta haren
argiari esker, liga noiz iristen den ikusiko dugu; orduantxe utziko
diogu dekantatzeari. |
| |
|
|