Atal honetan ardoarekin zerikusia duten hainbat gomendio eskainiko ditugu oso era didaktikoan. Hilabete hasieran hainbat aholku emango dizkizuegu:
.
APIRILA: Ardo-botila nola zabaldu.
  Ardoa erakutsi behar zaie bezeroei edo gonbidatuei.
     
  Lehenik eta behin kapsula moztu behar da. Kapsula botilaren lepoan dagoen eraztunaren azpitik moztu behar da.
     
  Eraztunaren gainetik moztuz gero, zerbitzatzean, ardoak kapsula ukitu egingo luke.
     
  Protokoloaren arabera, ez dago ondo ikusia kapsula-moztekoa erabiltzea.
   
 

Kapsularen zatia kenduta, botila-ahoa ezpain-zapi batekin garbitu behar da.

     
  Kortxoa ateratzeko asko daude: nire iritziz, tamainagatik eta erabilerraztasunagatik, egokiena bi denborakoa da.
     
  Kortxo-ateratzekoaren espirala kortxoaren erdian sartu behar da botila mugitu gabe, eta kontu handiz, espiralak kortxoa zeharka ez dezan, kortxoa atera behar dugu zaratarik gabe.
     
  Kortxoa usaindu egin behar da. Ez du usainik eduki behar (usain neutroa), eta aromarik edukitzekotan, ardo-usaina izan behar du.
     
  Ezpain-zapiarekin botilaren ahoa garbituko dugu.
     
  Ardo pixka bat isuri kopan dastatzeko bada, eta, edateko bada, kopa bete egingo dugu. Kopa ez dugu inoiz erdia baino gehiago beteko. Udan edo oso leku beroetan kopa gutxiago eta sarritan beteko dugu, ardoa berotu ez dadin.