Ardoxka
elkartea Mikel Garaizabalek sortu zuen 2001. urtean ardoaren
kulturari bultzada emateko. Elkartearen eskaintza zabala
da, eta bezeroen beharrizan eta nahietara egokitzeko bokazioa
dauka.
Hona hemen zer eskaintzen dugun: |
|
- Ostalaritzako establezimenduetarako
aholkularitza: ardo-kartak egitea, langileentzako prestakuntza,
ardoaren kudeaketa eta erosketa, etab. |
 |
- Dastaketak,
ikastaroak, hitzaldi magistralak, mintegiak, etab.
betiere bezeroaren premiak zein diren kontuan hartuta.
|
|
| -
Era berean, ardoaren profesionalentzako honako hau eskaintzen
dugu: enologoak, ardogileak, bisiten arduradunak, komertzialak,
sommelierrak eta, berrikuntza gisa, dastaketa-saio batean
edo ardoen aurkezpen batean nola hitz egin eta nola zuzendu
ikasteko ikastaroa. |
| -
Ardoen aurkezpenak, upategien edo mahastizaintzako eta
ardogintzako eskualdeen sustapenak, eta bezero edo langileentzako
enpresa-pizgarri gisa, ardo-dastaketak ere egiten ditugu.
Jarduera horiei esker, hainbat helburu lortzen ditugu:
sailen arteko komunikazioa hobetzea, laneko giroa sustatzea
eta talde izatearen zentzazioa edukitzea.
|
| -
Gure eskaintza osatzeko, kultur-etxeetan, lagun-taldeentzat,
ikastegietan, elkarte gastronomikoetan, etab. ardo-dastaketak
eskaintzen ditugu. |
| Gaur
egun ardoari loturiko gai guztiak gorantz doazela kontuan
hartuta, hainbat formula eskaintzen ditugu, betiere modu
atsegin eta pedagogikoan, eta ikus-entzunezko material ugariari
esker, parte hartzeko aukera handia dago. Euskaraz nahiz
gaztelaniaz izan daitezke. Gure esperientzia da –300
dastaketa baino gehiago eta 11.000 parte-hartzaile–
gure lan-metodoaren bermea. |
HARREMANETARAKO:
ARDOXKA GASTRONOMI ELKARTEA
Mikel Garaizabal
Berriotxoa, 31
48230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 550 346
www.catarvino.com
info@catarvino.com |
 |
| |
|
|
| |
|
|
|
| |