 |
| Orrialde
nagusian agertzen den dastatzeko teknika ikasitakoan, “saia
zaitez” atal honetan ardo-mota desberdinen ezaugarriak bereizten
ikasiko duzue. Aipatzen ditugun botila ardoak lortu besterik ez duzue
(ardo eskuragarria gomendatzen ahaleginduko naiz), eta ondoren, ardoa
eskuetan duzuela, ordenagailuaren aurrean jarri. |
|
|
|
|
|
Viña
Mein 2004
Mahats-barietatea, % 80 Treixadura, eta gainerakoa: godello,
albariño, lado, loureira eta torrontes.
Gutxi gorabeherako prezioa: 8,5 euro
|
|
|
Iritsi da garaia. Sasoi honetan, ipar
hemisferioko hainbat tokitan, hasiak dira 2005eko mahatsa biltzen.
Ilusio handiko egunak dira, baina baita urduritasun handikoak ere.
Izan ere, urte osoko lanaren emaitza jasotzeko unea da.
Gaur, 2004ko ardo zuri freskoa gomendatu nahi dizuet, oso aromatikoa
da eta kontsumorako unerik egokienean dago. |
|
| KOLOREA:
kopa ondo zuri baten gainean 45º makurtzean kolore-xehetasun desberdinak
antzemango ditugu.
|
| |
| Lasto-kolore
distiratsua. Ez da karbonikorik antzematen (hartzidurak eragin
eta ardo gazteetan antzematen diren oso burbuila txikiak). |
|
|
| USAIMENA |
|
|
|
Usaimenean garbia eta
freskoa. Ardoa usaintzean, sudurra zabaldu egiten zaigu freskotasunaren
eraginez. Aroma-motei dagokienez, batez ere fruta-aromak antzemango
ditugu. Sagar heldua, irasagarra eta anana-hondoa. Ondoren, lore-aromak
antzemango ditugu (lore zuriak), oso ondo integratutako landare-amaierarekin. |
|
| ZAPOREA |
|
|
|
Ardo honetan gehien nabarmentzen dena zapore-oreka
da seguru asko.
Sarrera lehorra baina gozotasun-ukituarekin. Koipetsua, glizeridoa,
gorpuzduna (ahoa betetzen duelako zentzazioa). Azidotasun-ukituari
eusten dio eta gero desagertu egiten da eta amaierako garraztasun
zentzazio atsegina uzten digu. Sudur atzeko bidea oso luzea, baita
ukimen-zentzazioetan ere (irentsitakoan aho inguruan oroimena
geratzen da).
|
|
| LABURPENA |
| Txapela kentzeko moduko ardoak. Ardo garbiak
dira, aroma-potentzia eta ahoko zentzaziodunak, barietate autoktonoekin
eginak. Ardo hauek aipatzeko modukoak dira zentzazio gehiago eman arren,
agian, tipizitatea errespetatzen ez duten barietateek globalizatu gabekoak
direlako. |