 |
| Orrialde
nagusian agertzen den dastatzeko teknika ikasitakoan, “saia
zaitez” atal honetan ardo-mota desberdinen ezaugarriak bereizten
ikasiko duzue. Aipatzen ditugun botila ardoak lortu besterik ez duzue
(ardo eskuragarria gomendatzen ahaleginduko naiz), eta ondoren, ardoa
eskuetan duzuela, ordenagailuaren aurrean jarri. |
| Azaroa-Abendua:
VIÑA SASTRE 2002 |
|
|
|
|
Viña
Sastre 2002
Ardo ondua 2002:
16 hilabetez barrikan ondua
Barietatea: Mahats beltza (Tinta del país) (tempranillo)
Prezioa:
12,90 €
|
|
|
Hilabete honetan Ribera de Duero Jatorri
Deiturara jo dugu, ederto lan egiten duen familia-upategi batera hain
zuzen. Guztira 120.000 botilako ekoizpen txikia du, baina hainbat
mota eta prezioko ardoa aurki dezakegu. Botilarik garestienak 250
euroko prezioa du (Pesus), eta nik aurkeztuko dizuedan honek, 13 eurokoa.
|
|
| Ikusmena:
kopa ondo zuri baten gainean 45º makurtzean kolore-xehetasun desberdinak
antzemango ditugu.
|
| |
| Kopa hondo zuriaren
gainean makurtuta kolore-potentziala antzemango diogu. Kolore-intentsitate
handia du, ertz moreko pikota-gerezi kolorekoa. |
|
|
| USAIMENA |
|
|
|
Hainbat aroma
antzematen dira. Hasieran ardo itxia dela dirudi, horregatik gomendatzen
dut ardoa dekantatzea, filma hasita dagoela ikusteak ardura ez
badizue behintzat. Azalduko dizuet: duela egun batzuk, ardogile
ospetsu batek esan zidan bera gero eta kritikoagoa zela dekantazioarekin,
botila zabaltzean irteten diren aromak ardoaren gidoiaren atala
direlako. Haren iritziz, ardoa dekantatzean aroma horiek galdu
egiten ditugu. Nik azalpena eman dut, inork gogoeta egin nahi
badu.
Ardoa aroma-potentzial
handikoa da. Fruta heldua nabarmentzen da, gozoa, andere-mahatsa
gogorarazten du. Lehenengo mailako aromekin jarraituz, Ribera
ardoetan oso ohikoa den landare-hondoa antzematen da. Bigarren
mailan, zuraren aroma xigortuak, espeziak (kanela), zedroa eta
mineralak.
|
|
| ZAPOREA |
|
|
|
Sarrera lehorra, lehenengo inpresioan tanizitatea
antzematen da (muturrean eta oietan lehor-zentzazioa), ondoren,
mihiaren atzeko aldean, mingostasuna ekartzen du. Uzten duen berotasunaren
eraginez, alkoholaren sentsazioa nabaritzen da. Sudur-atzeko bidean
lehenik eta behin fruta nabarmentzen da, eta ondoren xigortuak.
Ardoa irentsitakoan, tanizitatearen eta gorputzaren (ahoa betetzen
duelako zentzazioa) eraginez, luzea da.
|
|
| LABURPENA |
| Nortasun
eta sustrai handiko ardoa; Ribera de Dueroko oso adierazgarria usaimenean
eta zaporean. Prezio merkea. Nik botilan denbora uztea gomendatuko nuke
(baldintzarik onenetan, jakina), erabat borobildu dadin (goi-mailara iristen
denean ardo harmoniatsua da). |