 |
| Orrialde
nagusian agertzen den dastatzeko teknika ikasitakoan, “saia
zaitez” atal honetan ardo-mota desberdinen ezaugarriak bereizten
ikasiko duzue. Aipatzen ditugun botila ardoak lortu besterik ez duzue
(ardo eskuragarria gomendatzen ahaleginduko naiz), eta ondoren, ardoa
eskuetan duzuela, ordenagailuaren aurrean jarri. |
| MAHATS-BARIETATEAREN
GARRANTZIA ARDOGINTZAN |
|
Hile
honetan ikasiko dugu upeltegi berean, era berean, urte berean eta
barrikako ontze-denbora berarekin (5 hilabete) egindako bi ardo elkarrekiko
erabat desberdinak izan daitezkeela, mahats-barietate desberdinekin
eginda daudelako.
Proba hau egiteko bi ardo proposatuko dizkizuet: IÑURRIETA
NORTE eta IÑURRIETA SUR, Nafarroa jatorri-deiturakoak. Bi ardo
horiek denda espezializatuetan, Corte Inglés-etan edo
info@bodegainurrieta.com helbidean lor ditzakezue. |
|
|
|
IÑURRIETA
NORTE 2002
60% Merlot
40% Cabernet
Sauvignon
Gutxi
gorabeherako prezioa:5,10 €
|
|
|
|
IÑURRIETA
SUR 2002
50% Garnacha
30% Tempranillo
20% Graciano
Gutxi
gorabeherako prezioa:5,10 €
|
|
|
| IKUSMENA
Bi kopak alboan ipini eta, hondo zuri baten gainean 45º makurtzean
kolore-xehetasun desberdinak antzemango ditugu. |
| |
| Bi kopak elkarren ondoan
ipini eta hondo leun baten gainean 45º makurtuta ikusiko dugu
bi ardoek kolore-intentsitate handia dutela, oso koloretsuak
direla. IÑURRIETA SUR ardoan, ordea, ertzean ñabardura
more edo urdinxkak aurkituko ditugu. |
|
|
| USAIMENA |
|
|
|
Usaimenean aurkituko
ditugu lehenengo desberdintasunak. Biak dira garbiak, aroma-intentsitate
altuarekin, baina aroma-ñabardura oso desberdinekin. Lehenengo
IÑURRIETA NORTE usaintzen badugu, lehenengo mailako aromak
(mahats-barietateak emandakoak) eta barrikan ondu izanak emandako
aroma-hondoa aurkituko ditugu. Aitzitik, IÑURRIETA SUR usaintzean,
barrikak emandako aromak errazago antzemango ditugu. Aromak definitzerakoan,
IÑURRIETA NORTE ardoan fruta beltzena aurkituko dugu (ahabiena),
landare-hondoa eta espaziatua (ezkaia edo iltze-belarra...), eta
amaitzeko, zedro-zuraren oroimena ekarriko digu. IÑURRIETA
SUR ardoan ere fruta-aromak aurkituko ditugu, baina fruta gorri
eta helduena, laktikoak eta kakao-aroma asko (ez nahasi txokolatearekin),
xigortuak eta kanela. |
|
| AHOA |
|
|
|
Usaimen-fasean bezala, ahoan ere oso desberdinak
dira. IÑURRIETA NORTE ahoratzean, berehala inpresioz beteko
zaigu. Sarrera lehorra da, indartsua, eta lehenengo inpresioa
egiturak, gorputzak ematen du, ahoan duen indarrak. Usaimenean
bezala, mahats-barietateek uzten dituzten sentsazioak antzematen
dira. Alde batetik Cabernet Sauvignon-ek uzten dituen belar-usainekoak,
mingotsak eta tanikoak, eta, bestetik, Merlot barietateak uzten
duen leuntasuna.
Sudur-atzeko bidean itzuli egiten dira fruta beltzen eta espezieen
oroimenak. Aho-amaiera luzea, egiturak, tanizitateak (hortzoiak
lehortzen direlako sentsazioa) eta gorputzak emana.
IÑURRIETA SUR ardoa desberdina da. Sarrera lehorra du,
ez da aurrekoa bezain indartsua (kontuan izan Cabernet Sauvignon
barietateak egitura handia ematen duela), ahoan azidotasun handiagoa
nabaritzen da (mihiak txistu gehiago eragiten du), gorputz txikiagoa
du, sentsazio mingots gutxiago antzematen dira, hortzoietan antzematen
da tanizitatea, baina ez aurrekoan bestekoa, belusatua eta intentsitate
txikiagokoa baizik. Sudur-atzeko bidean fruta gorri heldua gogorarazten
digu, eta aurrekoak baino zur-ukitu gehiago ditu. Aho amaiera
freskoagoa du (azidotasunak eraginda) eta aurrekoa baino laburragoa,
IÑURRIETA SUR ardoan erabilitako barietateak ez direlako
hain indartsuak.
|
|
| LABURBILDUZ |
Hile honetan
zeresan handia eragiten duten bi kontzeptu azaldu nahi izan dizkizuet. Zein
mahats-barietate erabili behar dut ardoa egiteko? Bi ardoak onak dira, eta
prezioa ere bai. Jende askori barietate estandarizatu edo kanpotarrak gustatzen
zaizkio, IÑURRIETA NORTEn erabiltzen direnak kasu; baina beste askok
bertako barietateak atsegin dituzte, IÑURRIETA SURen erabiltzen direnak.
Ni ez naiz eztabaida horretan sartuko, izan ere, zenbat buru hainbat aburu.
Datorren hilera arte!! |