“Euskal
Herriko Ardoak” liburuarekin, ardoei buruzko munduko
liburu didaktikorik onenari emandako Gourmand 2003 saria
irabazi zuen Mikel Garaizabalek. Sari ospetsu hori gastronomia-liburuen
Oscar saria dela esaten da. Horrez gain, beste bi liburu
ere argitaratu ditu: “Mahatsaren Orpotik Dator”
eta “Ardobidez”
Mikel Garaizabal Pildainek Ostalaritza eta Turismoko
titulua lortu zuen Leioan, Enologia eta Bitikulturako
titulua Guardiako Ardogintza Eskolan, eta sommelier
ikasketak egin zituen Madrilgo Merkataritza Ganberan.
Hainbat argitalpen eta komunikabidetan ohiko kolaboratzailea
da: EITB taldean –emisio irekietan nahiz web gunean–
Berria egunkarian, Txoko del Sibarita aldizkarian, etab.
Gaur egunera arte 300dik gora dastaketa, ikastaro eta
hitzaldi eman ditu, bai estatuan bai atzerrian. Horrez
gain, Gasteizko Gamarrako Ostalaritza Eskolan irakasle
ere bada.
Mendraka Txakolina upategietako enologoa da, eta ostalaritzako
hainbat establezimendutan arlo teknikoko aholkularia
ere bai, Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultateko
dastatzaile-taldeko kidea eta Bizkaiko Txakolina jatorri-deiturako
dastaketa-batzordeko kidea da. Gainera, ardoarekin zerikusia
daukaten hainbat proiektutan esku hartzen du, Bizkaiko
Txakolinaren Museo berrian, kasu; hango zuzendari tekniko
baitihardu.
Era
didaktiko, irakurterraz eta ulerterrazean ardoari buruz
gehiago jakin nahi baduzu, Mikel Garaizabalen azkeneko
liburura jo dezakezu.
Liburuak Gourmand 2003 saria irabazi zuen ardoei buruzko
munduko liburu didaktiko onena izateagatik. Euskal Herriko
Ardoak – Vinos de Euskal Herria euskaraz eta gaztelaniaz
idatzita dago, argazki eta eskema asko ditu eta 5 ataletan
banatuta dago: mahastizaintzako et a ardogintzako eskualdeak,
ardogintza, ardoak ekoizteko prozesua, dastaketa eta
euskara eta gaztelaniako 500dik gora hitz dituen hiztegia,
hitzen azalpen laburra eta frantsesezko ordaina dituena.
Zure
Iritzia
Aupa
Mikel:
Ardoaren web orrialdea bisitatu dut eta nere iritzia nahiko
ona da.
Aurretik ezagutzen dut zure lana. Orain 3 urte (uste dut)
Durangoko Liburu
Azokan (auskalo zuri zuzenean) han jarritako standnean
MAHATSAREN ORPOTIK
DATOR gida erosi nuen.
Uste dut webgune honek liburu horretan (gutxi gora behera)
onairritzen dela.
Beste gauzak berriak daude. Ardoen arteko konparaketak
etab...
Oso ondo dago ardoen munduko oinarrizko ezagupena lortzeko.
Gidan bezala.
Euskal Herriko ardoen atalak falta somatzen dut. Ez legoke
txarto gure
ardoen propaganda ona egitea, bereziki Errioxako ardoak
agitz ezaguna ez
diren beste ardoak (Irulegikoak, txakolinak, nafarrak
...)
Baina beste gomendio bat gustatuko litzaidake zuri luzatzea.
Webgunera
sartzerakoan nahi eta nahi ez gaztelerazko orrialdera
daramakigu, euskara
eta ingelesan bigarren mailako aukera bezala utzita.
Euskaltzale bezala biok badakigu euskaldunek geure hizkuntza
normaltasunez
erabiltzeko ditugun zailtasunak eta oztopoak. Hasierako
orrialdea, atarikoa,
gazteleraz izatea, hori zihur aski ekarriko du euskaldun
asko eta askok ez
direla euskaraz dagoen orrialdera zuzenduko.
Baina zihurtasunez euskara hasierako orrialde baldin bada
euskaldun kopuru
handiago bat geldituko dela euskararren aukeran.
Igual aukera hau ez duzu konbenigarria ikusten, nahi duzulako
ikusle edo
erabiltze talde askoz zabalago batentza zuzendu.
Baina gazteleraz edo ingelesez bakarrik dakitenek badute
euren hizkuntzak
erreztasunez erabiltzeko aukera baina euskarari abantaila
txiki bat utziz.
Horrela euskaldunen bizkarrean askotan daramagun diglosiaren
zama astuna
apur bat arintzea dela uste dut. Berriro diot horrela
erabiltzaile
euskaldunen kopurua askoz handiagoa izango dela konprobatua
dago, beste
hainbat webgunetan non euskara lehen aukera denean.
Edo gutxienez webgunean atariko orrialdean hiru hizkuntzak
maila berdinean
aukeratzeko egoera ere ez legoke ere txarto.
Hori da gure hizkuntzari laguntza txikitxo bat ematea.
Besterik gabe, agur bero bat eta zure lanagatik zorion
handi handi bat.
Julen Erostegi Esturo (Bilbo)
Zorionak
Mikel, oso ide bikaina iruditu jata, kata virtual honen
kontua. Egingo dogu berba.
Inaki San Juan
aupa
Mikel!
etengabe zabitz!!! ederto horrela behar du izan...azkeneko
teknologietara
moldatzen eta ederto gañera...TELEBERRIn ere azaldu
zara...zu bai zarela
komunikatzaile ona, Ainhara eta biok aspaldi antzeman
genuen.
ba hori ni betiko lez, akaso egunen baten zugaz geratu
eta elkarrizketatxo
bat egiten dugu bale? NAFARROAn foru legea aplikatu nahi
dutela eta BRANDYA
baita belarrietatik aterako zaigula edo zer?
muxu
handia eta txakolin on!
laster arte
Kaitin
Kaixo,
agian ez da eskaera egokiena baina, honako galdera egin
nahi dizut.
Ezkontza baten har litekeen ardo beltz mota. Guk erreserba
ardo beltz bategaz pentsatu dugu.
Mesedez orientabide bezala zerbait argituko bazenigu.
Besterik gabe, eskertuz adio.
Oso
ideia ona iruditzen zait web orri honena, zorionak!
Noizko euskerazko dastaketa klub bat?
Ni behintzat apuntatuko nintzateke.
Beñat Irasuegi – ardozalea
Zorionak
Mikel:
Interneten ez nauk oso mugimenduen za
lea abiada asko moteltzen dutelako eta, gainera, uste
dudalako dinamismoa edukietan behar dela.Baina hire esperimentuak
erakusten dik badagoela mugimenduen erabilera bat oso
komunikatiboa, azkartasuna sakrifikatu gabe.
Liburua bikaina izan zuan. Animatzen dut jendea eros dezan
eta orri hau ere parekoa duk. Ez haiz makala tokaio
Mikel Irizar
Nire
gusturako gauza on asko dauka web orriak batez ere gutxi
dakigu eta ikasi nahi dugunentzako informazio garbi bezain
erakargarria. Kritika bakarra, batzuetan agertzen den
letra txikia irakurtezina nire uztez. ondo izan.
Joseba