“Euskal
Herriko Ardoak” liburuarekin, ardoei buruzko munduko
liburu didaktikorik onenari emandako Gourmand 2003 saria
irabazi zuen Mikel Garaizabalek. Sari ospetsu hori gastronomia-liburuen
Oscar saria dela esaten da. Horrez gain, beste bi liburu
ere argitaratu ditu: “Mahatsaren Orpotik Dator”
eta “Ardobidez”.
Mikel
Garaizabal Pildainek Ostalaritza eta Turismoko titulua
lortu zuen Leioan, Enologia eta Bitikulturako titulua
Guardiako Ardogintza Eskolan, eta sommelier ikasketak
egin zituen Madrilgo Merkataritza Ganberan.
Hainbat
argitalpen eta komunikabidetan ohiko kolaboratzailea
da: EITB taldean –emisio irekietan nahiz web gunean–
Berria egunkarian, Txoko del Sibarita aldizkarian, etab.
Gaur egunera arte 300dik gora dastaketa, ikastaro eta
hitzaldi eman ditu, bai estatuan bai atzerrian. Horrez
gain, Gasteizko Gamarrako Ostalaritza Eskolan irakasle
ere bada.
Mendraka
Txakolina upategietako enologoa da, eta ostalaritzako
hainbat establezimendutan arlo teknikoko aholkularia ere
bai, Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultateko
dastatzaile-taldeko kidea eta Bizkaiko Txakolina jatorri-deiturako
dastaketa-batzordeko kidea da. Gainera, ardoarekin zerikusia
daukaten hainbat proiektutan esku hartzen du, Bizkaiko
Txakolinaren Museo berrian, kasu; hango zuzendari tekniko
baitihardu.